Ile

Ile edo biloa animaliek, bereziki ugaztunek, azalean izaten duten harizpi proteikoa da, dermisko folikuluetatik hazten dena eta gizakiengan bereziki buruan agertzen dena. Hala ere, emakume eta gizonengan ilearen distribuzio eredu desberdinak daude biologikoki. Beste alde batetik, banakoaren arabera, buruko ilea kizkurra nahiz leuna izan daiteke. Kolore guztiak bestela bi pigmenturen emaitza dira, horitik gorrira doanak feomelaninaren menpe daude batetik eta marroitik beltzerakoak eumelaminak eraginda. Estetikoki arrunt osagai garrantzitsua da antzinatik, eta kultura bakoitzak molde ezberdinak ezarri ditu ilea moldatu eta apaintzean.

Ilea
Gizakiaren ile leun eta gaztain kolorekoa. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteile androgenikoa
set of hairs (en) Itzuli
KokapenaIle-folikulua
Konponenteakcuticle (en) Itzuli
cortex (en) Itzuli
medulla (en) Itzuli
Q23900278 Itzuli
Identifikadoreak
Latinezpili
MeSHA17.360
KodeaTH H3.12.00.3.02001
TAA16.0.00.014
THH3.12.00.3.02001
FMA53667
Terminologia anatomikoa

Lotutako gaixotasunak

Hipertrikosia edo hirtsutismoa ilearen larregizko hazkuntza da, emakumezkoengan banaketa aldaketa dakar gizonezkoen itxura emanez, eta gizonezkoengan ilea leku normaletan banatzen da baina gehiegizko kopuruan. Beste alde batetik, burusoiltasuna edo alopezia ilearen eskasia da, eta gizonei gehiago eragiten die biologikoki. Ilearen arazoez arduratzen den espezialitate medikoa dermatologia da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.