Ildefonso Gurrutxaga

Ildefonso Gurrutxaga Ansola (Azpeitia, Gipuzkoa, 1902ko abuztuaren 23a - Donostia, Gipuzkoa, 1974ko abenduaren 3a) historialaria eta abokatua izan zen.

Ildefonso Gurrutxaga
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1902ko abuztuaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1974ko abenduaren 3a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia

Deustuko unibertsitatean egin zituen zuzenbide-ikasketak. Euskadiko fiskal nagusia (1937), Ciudad Real eta Alacanteko magistratua (1937) eta Tarragonako entzutegiko presidentea izan zen 1938 eta 1939 urteetan.

Espainiako Gerra Zibila amaitutakoan Argentinara jo zuen eta Euzko Deya agerkariko administrazio-lanak bete zituen han. Boletín Americano de Estudios Vascos, Euzko Deya eta Tierra Vasca-Eusko Lurra aldizkarietan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak, Buenos Airesen denak. Harenak dira oraindik plazaratu ez diren Fontes Vasconiae eta Las guerras carlistas del siglo XIX y su significado en la historia vasca obrak.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Reflexiones sobre mi país. Maria Luisa San Miguelen edizioa. Donostia: Saturraran Argitaletxea-Hamaika Bide Elkartea, 2002. ISBN: 84-932271-4-5
  • Aprendamos nuestra historia. Maria Luisa San Miguelen edizioa. Donostia: Saturraran Argitaletxea-Hamaika Bide Elkartea, 2002. ISBN: 84-932271-3-7
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.