Ildefons Cerdà
Ildefons Cerdà i Sunyer (Sant Martí de Centelles, Bartzelona, 1815eko abenduaren 23 – Las Caldas del Besaya, Kantabria, 1876ko abuztuaren 21) ingeniari, politiko eta hirigile katalana izan zen.
Ildefons Cerdà | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1873 - 1874 ← Benet Arabio i Torres (en) ![]() ![]()
1854 - 1856
1851 - 1852 Barrutia: Bartzelona | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Centelles, 1815eko abenduaren 23a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Las Caldas de Besaya (en) ![]() | ||||||
Hobiratze lekua | Montjuïceko hilerria | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Clotilde Bosch i Carbonell (en) ![]() | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Escuela Técnica Superior de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos (Universidad Politécnica de Madrid) (en) ![]() (1835 - 1841) ingeniaritza | ||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ingeniaria, arkitektoa, hirigilea, politikaria eta ingeniari zibila | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Errepublikano Demokratiko Federala | ||||||
![]() |
Biografia
1832an arkitekturako ikasketak hasi zituen Bartzelonan, baina ez zituen bukatu. Ingeniaritza ikasketak Madrilen egin ondoren (1835-1841) Bartzelonan bizi izan zen berriz 1849tik aurrera. 1867an, Urbanizazioaren Teoria Orokorra ospetsua argitaratu zuen. Bertan, hirien demografia-arazoei eta garapen industrialari konponbideak bilatzen saiatu zen. Proposatutako teoriak nolabait jadanik ezarriak bazituen aurretik egindako Bartzelonako zabalgune (Eixample) proiektuan, ezbairik gabe bere lanik garrantzitsuena, hirigintzaren diziplina modernoaren hastapentzat har daitekeena. Haren helbururik nagusia hiri-bilbearen isotropia izan zen, hiri osoan zehar berdintasuna eta irisgarritasuna ahalbidetzeko.
Lan Garrantzitsuak
- 1855 - Memoria del Anteproyecto de Ensanche de Barcelona (MAEB siglez ere ezaguna).
- 1859 - Teoría de la Construcción de Ciudades (TCC siglez ere ezaguna).
- 1861 - Teoría de la Viabilidad Urbana y Reforma de la de Madrid (TVU siglez ere ezaguna).
- 1863 - Teoría del Enlace del Movimiento de las Vías Marítimas y Terrestres (TEM siglez ere ezaguna).
- 1867 - Teoría General de la Urbanización (TGU siglez ere ezaguna).
Ikus, gainera
- Eixample
- Hirigintza
- Zabalgunea (hirigintza)
- Hirigileen zerrenda
- Cerdá egitasmoa
Kanpo loturak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ildefons Cerdà ![]() |
- (Gaztelaniaz) Ildefonso Cerdá y el nacimiento de la Urbanistica: la primera propuesta disciplinar de su estructura profunda artikulua Scripta Nova aldizkari digitalean
- (Frantsesez) Ildefons Cerdari buruz 1999an UNESCOk antolatutako erakusketa
- (Gaztelaniaz) Ildefonso Cerda y la evolución urbana de Barcelona izeneko artikulua ciccp.es webgunean
- (Gaztelaniaz) Ildefonso Cerdà y el desarrollo del gas en Barcelona artikulua Scripta Nova aldizkari digitalean
- Ildefons Cerdàri buruzko artikulua ARGIA astekarian