Ilarratza
Ilarratza (euskaraz eta ofizialki Ilarratza; gaztelaniaz Ilárraza) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da, hirigunetik ekialdera kokatua. 521 metroko garaieran dago, Iruñerako N-104 bide zaharraren alboan.
Ilarratza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ilarratzaren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′36″N 2°35′53″W |
Garaiera | 521 m |
Demografia |
Arabako zatirik handienean bezala, euskara XVIII. mendean galdu bide zen Ilarratzan ere. Dena dela, tokiko erdaran euskara haren arrastoak geratu dira, besteak beste izenaren azentuan. Izan ere, gaztelaniazko azentu lege orokorra da azentua azkenaurreko silaban jartzea, baina gaztelaniaz Ilárraza da herriaren izena, ez dute Ilarráza ahoskatzen.
Etimologia
XI. mendearen hasierako Donemiliagako goldean, Hillarrazaha gisa ageri da herriaren izena.[1]
Demografia
Ilarratzako biztanleria |
---|
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:
- Gasteiz - Ilarratza - Argomaiz - Agurain - Munain - San Roman - Ibarguren - Andoin - Olatzagutia - Ziordia - Altsasu - Urdiain - Iturmendi - Bakaiku - Etxarri Aranatz - Arbizu - Lakuntza - Arruazu - Uharte Arakil - Irañeta - Ihabar - Hiriberri - Etxarren - Irurtzun - Eritze - Saratsa - Añezkar - Berriobeiti eta Iruñea
Argazki galeria
- Santa Eulalia eliza
- Santa Eulalia elizako ataria
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Reja de San Millán», Auñamendi Eusko Eentziklopedia.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |