Ilarratz
Ilarratz[1][lower-alpha 1] (esteribarreraz: Ilerratz)[lower-alpha 2] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
Ilarratz | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe tradizional bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Esteribar |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Ilarratz |
Posta kodea | 31698 |
Herritarra | ilarraztar, ilerraztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′40″N 1°31′01″W |
Garaiera | 554 metro |
Distantzia | 18,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 15 (2020: −2) |
2020 urtean 15 biztanle zituen.
Bertako biztanleak ilarraztarrak (esteribarreraz: ilerraztarrak) dira.
Donibanetik | Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | |||||
Zubiri (2,9 km) |
Ilarratz | Ezkirotz (0,8 km) | |||||
Izena
Ilarratz edo Ilerratz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ylarraçu (?)
- Yllarraçu (?)
- Illarraç (1244)
- Yllarraz (1366)
- Ylarraz (1366)
- Illarraz (1428)
- Ilarraz (1534)
- Ylarraz (187)
- Ilarraz (1800)
- Ilarratz (1968)
Geografia
Ilarratz Esteriberran dago.
Ingurune naturala eta klima
Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[4] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[5] Zubiriko estazioa da Ilarratzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 26.4 | 29.0 | 32.0 | 39.0 | 42.0 | 43.5 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 21.0 | 43.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 10.6 | 13.6 | 15.4 | 19.8 | 23.7 | 26.6 | 27.1 | 23.4 | 18.5 | 12.0 | 9.3 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.3 | 7.8 | 9.5 | 13.5 | 17.0 | 19.5 | 19.7 | 16.4 | 12.7 | 7.6 | 4.9 | 11.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | -0.1 | 2.0 | 3.6 | 7.2 | 10.4 | 12.3 | 12.3 | 9.5 | 6.9 | 2.9 | 0.5 | 5.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.6 | -5.9 | -3.6 | -1.5 | 1.0 | 4.7 | 6.8 | 6.4 | 3.8 | 10.1 | -3.8 | -6.0 | -0.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 116.4 | 101.8 | 99.5 | 129.4 | 99.9 | 61.4 | 47.8 | 46.5 | 69.5 | 112.8 | 146.6 | 129.5 | 1161.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.0 | 62.5 | 73.0 | 59.0 | 56.0 | 58.0 | 100.0 | 63.0 | 81.5 | 74.5 | 83.4 | 82.5 | 100.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.8 | 11.4 | 11.2 | 14.5 | 12.8 | 8.2 | 5.8 | 6.4 | 8.2 | 12.2 | 14.1 | 13.4 | 131.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.1 | 2.3 | 1.6 | 0.8 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | .8 | 1.6 | 9.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
1268ko « Rediezmoaren Liburuan » berariaz agertzen ez den arren, Osteritzen eta Akerretaren artean zerrendatutako tokiarekin identifika zitekeen, San Martin izenarekin, eta haren kale bakarraren egungo izena geratu zen gogoan. 1427an, badirudi Ezkirotzekin kontzeju bakar bat osatzen duela; herrikoak guztiak kapareak ziren eta, beraz, ez zuten jaun-kargarik.
1835-1845eko udal-berrikuntzak arte, etxeen artean txandaka aukeratzen zen erregidore bat izan zuen autoritate propiotzat, Esteribar ibarreko agintari komunez gain.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 15 biztanle zituen Ilarratzek.[7]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
19 | 21 | 23 | 24 | 22 | 22 | 20 | 19 | 20 | 22 | 21 | 19 | 20 | 20 | 19 | 17 | 18 | 17 | 17 | 17 | 15 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]
Ilarratzeko azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Erdiesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[10]
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Jaiak
- Gurutze Zainduaren jaiak: irailaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Ilarratzeko abadia, XVI. mendeko kristiau eliza.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Ilarratz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Ilarratz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.