Ilargi esne
Ilargi esnea leizeetan izaten den sustantzia zuri eta krematsua da. Beste osagaien antzekoa da, baina gainontzekoetatik nabarmentzen duen bere ezaugarria gogortu edo harri bilakatzen ez dela da. Osagarri aldakorreko kristal finak dituen kareharriaren hauspeakin bat da, nagusiki karbonatoak, adibidez, kaltzita, hidromagnesita eta monohidrokaltzital.
XVI. mendean jada ilargi esnearen ezagutza bazegoen, Suitzako Höhle Mondmilchloch ("Ilargi Esnearen Leizea") leizean topatu baitzen, eta hurrengo hiru mendeetan azaleko ultzerak eta sukarra sendatzeko botika eta kosmetiko gisa erabili zen. Bere oinarrizko osagaia kaltzita da.
2004ko martxoaren espeologo talde batek Hernio mendiko Altzola leizean topatu zuen. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileen arabera bertatik esne lodiz osatutako 150 metroko luzeko barne erreka bat omen doa; oraingoz, munduan ezagutzen den ilargi esnearen erreka likido bakarra da.[2][3][4][5][6]
Erreferentziak
- «Zabale Zulotoa: Ilargiaren Esnea - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
- «Ilargi esnearen ibaia aurkitu du Aranzadik Ernio mendian», Berria, 2004-03-19.
- Zubeldia, Unai. «Altzolako ilargi-esnezko ibaiaren osagaia duenik ez dago munduan» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
- «Hallan en Guipúzcoa un río de leche de luna en estado líquido», El Mundo, 2005-01-28.
- «El río de la leche de luna», Diario Vasco, 2008-03-02.
- (Gaztelaniaz) Carlos GALAN &, Carolina VERA MARTIN. (2009). http://www.aranzadi.eus/wp-content/files_mf/1298301632GLOBAL.Moon2009.pdf. www.aranzadi.eus.