Il cavaliere inesistente
Il cavaliere inesistente (euskaraz Zaldun hutsala), 1959ko Italo Calvino italiar idazlearen eleberri bat da.
Il cavaliere inesistente | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Italo Calvino | |||
Argitaratze-data | 1959 | |||
Izenburua | Il cavaliere inesistente | |||
Jatorrizko herrialdea | Italia | |||
Argitaletxea | Giulio Einaudi editions (en) ![]() | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasia | |||
Hizkuntza | italiera | |||
Telesaila | Our Ancestors (en) ![]() | |||
kronologia | ||||
|
Bizkonde erdibitua (1952) eta Baroi gorakaria (1957) eleberriekin batera trilogia bat osatzen du.
Argumentua
Agilulfo zaldunaren ahotsa bere kasket itxitik metalikoki iristen zen, eztarri bat baino armaduraren txapa berak dardar egingo baluke bezala. Eta, hala zen, armadura hutsik zegoen, Agilulforik ez zen. Bere borondatearen indarra eta ziur egotearen bitartez bakarrik Karlomagnoren gudarostearekin batera sinisgabeen aurka borrokatzeko adina nortasuna garatu zuen. Agilulfok bere indar guztiak desio zuen ordenean ezarri zituen, eta horren zehaztasun zentzuz egin zuen, Bradamante amazona harroaren bihotza bereganatu zuela.
Nortasuna eta izan eta uste izanaren arteko ezberdintasunari buruzko alegia harrigarri honetan, Calvinok bere burua gizon bat maitatua izatearen zergatiaz galdekatzen du, bai eta besteen mendekatzeko nahiaz ere, baita hirugarren batek bere burua zergatik seme, maitale edo zalduntzat jotzen duen ere. Erantzuna beharbada galderan bertan dago, bere malenkolian eta harriduran.