Ikuta santutegia
Ikuta santutegia (japonieraz: 生田神社 Ikuta-jinja) Koben dagoen santutegi xintoista nagusia da, Japoniako santutegirik zaharrenetakoa ziurrenik.
Ikuta santutegia | |
---|---|
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hyōgo |
Izendaturiko hiria | Kobe |
Japoniako auzoa | Chūō-ku |
Koordenatuak | 34°41′42″N 135°11′26″E |
Komisarioa | Jingū enperatriza |
Izena | Wakahirume (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Kasuga-zukuri (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | 兵庫県神戸市中央区下山手通1丁目2-1 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Nihon Shoki liburuaren arabera III mendearen hasieran eraiki zuen Jingū enperatrizak Wakahirume kamia gurtzeko. Koreako inbasiotik bueltan zetozen gerlariak omentzeko erabili zen.
XII. mendean Minamoto eta Taira leinuen arteko Genpei Gerrako hainbat borroka bertan izan ziren. Garai hartan santutegiak lursail handiak zituen baina Kobe hiria inguruan hedatzen hasi zen.
Iruditegia
- Rōmon atea.
- Haiden eraikina.
- Inari eraikina.
- Basoko ibilbidea.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.