Ikuskizungintza

Ikuskizungintza edo Show business irabazteko asmoz sortutako lantegiak eta erakunde-multzoa dira. Ekimen ekonomiko hauetan kultura ere egon dago, baina etekinak lortzea eta kontsumoa dira helburu nagusiak. Gaur egun zabalkunde handia izaten ari den esparrua da.

Ikuskizungintzak aisia negozio-sorburu bihurtu du.

Aisia eta entretenimendua

Aisia eta entretenimendu kontzeptuak askotan nahastu egiten dira baina desberdindu behar dira. Aisia lanetik eta bizitzaren funtsezko ekintzetatik at dauden ekintzak dira eta hor barruan ere entretenimendu aktibitateak kokatuko lirateke: entretenimendua, modu batez, aisia barruan aztertuko da, aisia-denbora erabiltzeko modu bat izanik, baina ikuskizun eta negozio osagaiak ditu. Adibidez, hondartzan bainatzea aisia da; akuapark batera joatea, entretenimendua; azken honetan, finean, negozioa dago antolatuta eta helburu nagusia hara joaten direnak ahalik eta diru gehiago gastatzea da. Neurri handia batean negozio mota honen zabaltze prozesua kontsumo-gizartearen ondorioa da.

Industria hau gora doa azken hamarkadetan. Argazkian Disney World jolas-parkea.

Industria mota desberdinak

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.