Ikusi mendizaleak
Ikusi mendizaleak euskal abesti herrikoia da, Sabino Lopez de Gereñok konposaturikoa.[1]
Ikusi mendizaleak | |
---|---|
Argoitia neba-arrebaken, Leihotikanen, Oskorriren, Imuntzo eta Belokiren, Fermin Muguruzaren eta Pirritx, Porrotx eta MariMototsen musika-lana | |
Egilea(k) | Argoitia neba-arrebak, Leihotikan, Oskorri, Imuntzo eta Beloki, Fermin Muguruza eta Pirritx, Porrotx eta MariMotots |
Sorrera-urtea | 1966 |
Argitaratze-data | 1968 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Tonoa | Do maior |
Hitzak | Sabin Lopez de Guereño |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Sabin Lopez de Guereño |
Argumentu nagusia | mendia eta mendigoizalea |
Sabin Gereñok konposatu zuen Ikusi mendizaleak martxa ezaguna, bere anaia Xabier Gereñok eskatuta, mendizaleek beren txangoetan abestu zezaketen abesti bat nahi zuela eta,. 1966ko gau batean asmatu zuen doinua eta, ondoren, letra.[1] Xabier Gereñok "Euskal Kantu Berriak" lehiaketara aurkeztu zuen, baina epaimahaiak ez zuen onartu "interes gutxiko martxa" gisa hartu baitzuen. Ordurako, partitura jadanik banatuta zegoen, hainbat txistularik eta orfeoi taldek egileak jakin gabe zabaldu zuten eta izugarri zabaldu zen.
1968an Argoitia neba-arrebak (Irune eta Andoni Argoitia) CINSAn argitaratu zuten albumaren errepertorioan abestia txertatuta zegoen. 1970ean piezaren copyrighta erregistratu zuen Sabin Gereño-k .
Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 5. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[2]
Abestiak bertsio ugari ditu eta artista askok interpretatu dute, besteak beste, musikari hauek: Argoitia neba-arrebak, Oskorri folk taldea, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoak, Fermin Muguruza, eta Leihotikan rock talde; AEKantuz diskoetan ere txertatu ziren bertsio batzuk.[3][4]
- Sabin Gereño (abestiaren egilea)
- "Ikusi mendizaleak"
Doinua
Hau da abestiaren partitura sinplifikatu bat (ez ditu errepikapenak kontuan hartzen):
Hitzak
Hauek dira Oskorrik zabaldu zituen hitzak:[5]
- Ikusi mendizaleak
- baso eta zelaiak,
- mendi tontor gainera
- igon behar dogu.
- Ez nekeak, ezta bide txarrak
- gora, gora, neska-mutilak, a,a,a,
- Gu euskaldunak gara
- Euskal Herrikoak.
- Hemen mendi tontorrean,
- euskal lurren artean,
- begiak zabaldurik
- bihotza erretan.
- Hain ederra, hain polita da ta,
- gora, gora Euskal Herria.
- Gu euskaldunak gara
- Euskal Herrikoak.
- Gu euskaldunak gara,
- Euskal Herrikoak.
Aitortzak
- 2023: Athleticek San Mamesen omendu zuen Real Sociedaden kontrako partidan euskal derbian, Ikusi Mendizaleak abestiaren sortzailea izateagatik.[6]
Erreferentziak
- Gartzia Gerra, Jone. (2020-09-01). «Berbetan SabIn Lopez de Gereño Arrarterekin, euskarazko abestien konpositorea."‘Ikusi Mendizaleak’ herriarena bihurtu da, nik herriari eman diot"» Prest! (Deustu: Prest! - Tokikom).
- «Euskal abesti herrikoi bisitatuenak Wikipedian (Massviews Analysis)» pageviews.wmcloud.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
- badok.eus. (2022). «Bilaketaren emaitzak: 'Ikusi mendizaleak'» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- Argiñano, José Luis. (2005). «Kantu lirikoa tradizionalak bildu dituzte bi irakaslek» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- Gereño, Xabier. (1966). «Ikusi mendizaleak» www.badok.eus (Badok.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
- «Athleticek Sabin Lopez de Gereño omenduko du euskal derbian, ‘Ikusi Mendizaleak’ abestiaren sortzailea - Deustualdea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-15).