Ikki Fenixekoa

Ikki Fenixekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiya eta honen jarraipen ofiziala den Saint Seiya Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Orain arte, Fenixaren armajantzia janztea lortu duen bakarra da.

Ikki Fenixekoa
Saint Seiya universe (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
JaiotzaJaponia
HerrialdeaJaponia
Sexuagizonezkoa
Garaiera175 cm
Pisua62 kg
Jardueragudaria
Familia
Anai-arrebak
Bestelakoak
IrakasleakGuilty (en) Itzuli
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Historia

Jatorrizko istorioa baino lehen

Ikki Fenixekoa Mitsumasa Kidok izandako ehun seme-alabetako bat da. Guztiak zaldun izateko helburuarekin munduko toki ezberdinetara bidaliak izan ziren, baina horietako hamarrek baino ez zuten euren helburua lortu. Bere anaia Shun Andromedakoari, zozketan, Heriotz Erregina Uhartera joatea egokitu zitzaion, baina Shunek uharte hartan irauterik ez zuela izango aurreikusita, Ikkik hartu zuen bere anaiaren tokia uharte hartan, Shun Andromeda uhartera joanez.

Heriotz Erregina Uhartean sei urte eman zituen entrenatzen. Fenixaren armajantzia lortzeko, urte batzuk lehenago uharte hartara bere bizitza guztirako bidalia izan zen zilarrezko zalduna hil behar zuen. Berau izan zen bere irakaslea. Eta Ikki bere irakaslearen alaba zen Esmeraldataz maitemindu zen. Ikki eta bere irakaslearen arteko borrokan, honek, Ikkik behar bezain gogor borrokatzen ez zuela ikusita, eraso batekin bere alaba hil zuen. Esmeraldaren heriotzak eragindako amorruaren ondorioz, Ikkik bere irakaslea gupidarik gabe eraso zuen, azkenean hil zuen arte. Hori lortuta, Fenixaren brontzezko armajantzia janztea lortu zuen.

Lehiaketa Galaktikoan

Ikki Lehiaketa Galaktikoan, lehen aldiz, honen amaieran agertzen da, Sagitariuseko urrezko armajantzia lapurtuz.

Zaldun beltzen sagan

Istorioko protagonista naguiak diren beste lau brontzezko zaldunek urrezko armajantziaren bederatzi zatietatik lau berreskuratu ahal izan zituzten, eta Ikki zen kaskoa zaintzen zuena. Lau zaldun beltzen aurka borrokatu eta hauek garaitu ostean, Seiya Pegasokoak, Shiryu Dragoikoak eta Hyôga Beltxargakoak Ikkiren aurka borrokatu behar izan zuten. Hirurak garaitu ahal izan zituen, baina Seiyak brontzezko zaldun guztiak anaiak zirela esan zion, eta, azkenean, Ikki euren aldeko bihurtu zen.

Hamabi Etxeetan

Hamabi Etxeetan, lehen aldiz, Virgoko tenpluan agertzen da, Shaka Virgokoak beste brontzezko zaldunak garaitu ostean. Ikkik berak borrokaren amaieran onartuko zuen bezala, Shakari zentzumen guztiak kentzen utzi zion. Aurretik, Shakaren aurka Fenixaren Mamu Kolpea erabili zuen, baina honen aurka ez zuen balio izan. Azkenean, Ikkik, Shaka garaitzeko urrezko zalduna bizkarretik hartu zuen eta Shiryuren Azken Dragoiaren antzeko eraso bat erabili zuen, biak hilez. Bere hurrengo agerpena zati honetan amaieran da, lehenik Saga Geminisekoaren aurka borrokatuz patriarkaren etxean, eta, azkenik, arerio beraren aurka, baina beste lau brontzezko zaldun protagonistekin batera. Bost brontzezko zaldunen eraso bateratuak Sagaren alde gaiztoa desegitea lortu zuen, eta honek, azkenik, bere buruaz beste egin zuen.

Asgardeko sagan

Asgardeko sagan bi jainko gerlariren aurka borrokatu zuen. Lehena Mime Benetnaschekoa izan zen. Honen aurka bere anaia Shun Andromedakoa hasi zen borrokatzen, baina Mimek, bere arparekin eraso zuen Ikkiren anaia, arparen kordekin lotuz eta estutuz. Mime Shun hiltzera zihoan unean, Ikki agertu zen eta Mimeren arparen kordak hautsi zituen eta Shunen tokia hartu zuen borroka horretan. Ikkik bere Mamu Ukabilarekin eraso zuen eta Mimek bere txikitako gertakizunak oroitu zituen. Ikkik, bera ere, garai baten, gorrotoz betea zegoela azaldu zion, baina beste brontzezko zaldunen adiskidetasunaren berotasunarekin gorroto hori galdu zuela. Mime horri aurre egiten saiatu zen, baina, azkenean, Ikkik Mime garaitu zuen.

Bere bigarren arerioa saga honetan Syd Mizar Zetakoa izan zen. Bere anaia Shun Syden anaia zen Bud Alcor Zetakoaren aurka borrokatzen hasi zen, eta garaitzea lortu zuen. Ondoren, Ikkik Syden aurka borrokatu zuen. Sydek, Mime eta bere arteko borroka ezkutatuta ikusi zuela esan zion, eta nola borrokatzen zuen jada bazekiela. Borroka horretan denbora askoan Ikki galtzen joan zen. Han ondoan Shun Andromedakoa eta Shaina Ofiuchusekoa ere bazeuden. Eta Bud lurrean etzanda. Azkenean, Ikkik abantaila hartzea lortu zuen, baina, une horretan, Bud lurretik altxa eta Ikki bizkarretik hartu zuen, bere anaia Sydi Ikki hiltzeko esanez, baina ez zen horretarako gai izan eta Ikkik, azkenean, Syd garaitzea lortu zuen.

Bere azken partehartzea saga honetan amaieran da. Behin Sygfried Dube Alphakoa euren aldeko bihurtu ondoren, Seiya Pegasokoa, zazpi zafiroekin, Odinen estatuarantz abiatu zen, baina behin eta berriz Hilda Polarisekoaren erasoak jasan behar izan zituen. Orduan, gainontzeko brontzezko zaldunak Hilda eta Seiyaren artean jarri ziren, azken hau babesteko. Ikki azken babeslea izan zen, Odinen estatuaren aurreko begiralekurako eskaileretan Seiya defendatu zuena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.