Iker Serrano

Iker Serrano Robles (Iruñea, Nafarroa, 1982) artista nafarra da, txikitatik horretan aritu da, baina Arte Ederretan ikasi ondoren, mundu artistikoan murgildu da. Bere lanaren ezaugarri nagusia hizkuntza piktorikoari buruzko hausnarketa da, eta horrela, ikuspegi artistiko batetik munduaren bere begirada ilustratzen du.

Iker Serrano
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista
ikerserrano.com…

Bere artea hainbat galeriatan erakutsi da: Utopía Parkway de Madrid, Centro Cultural Montehermoso, Iruñeko zitadelan eta Fundacion BilbaoArte, besteak beste[1].

Bere artea irudimenezkoa islatzeagatik bereizten da. Olio-pintura eta arte digitala uztartzen ditu bere lan askotan. Nahiz eta teknika ezberdinak erabiltzen dituen bakar bati lotu gabe, collagea adibidez. Bere artea barne-bulkada batetik sortzen da, ez eskaritik. Bere irudimentsua artearen iturria izanda[2].

Bizitza

1986an, 4 urte zituela Iker Serranok interes handia zuen artearekiko, eta arte hori oso emozionala zen. Txikitatik pentsatzen zuena islatzen zuen, beraz, hizkuntza piktorikoa garatu nahi zuen. 6 urte zituela, bere amonak logela bat eskaini zion Iruñeko Alde Zaharrean, bere lehen estudioa jartzeko. Horrekin, artista hizkuntzaren irudi eta pertzepzio poetiko berriak bilatzen hasi zen[3]. Arte-ikasketarik gabe, bere obrak karga emozional handikoak eta tolesgabe ziren.

2001ean Arte Ederretako lizentziatura hasi zuen Serranok Leioako fakultatean (Bizkaia). Bertan, artearekin eta bere legoarekin harremana izan zuen, eta eskultura ikasgaietan nabarmendu zen Ibon Aranberri, Angel Bados eta Xabier Laca bezalako artista eta irakasleekin[4].

Arte Ederretan egin zituen urteetan Iker Serranok hizkuntza objektuala eta pintura aztertu zituen, eta gai horiek izan ziren bere artearen eragile. Urte horietan artea utzi eta estetikan zentratu zen. Baina karrera amaitu zuenean berriro margolaritzara eta bere estudiora itzuli zen.

Lizentziaturako lehen urtearen ondoren bere lehen obra egin zuen “The golden age”, egileak bere familiar nukleoari buruzko atzera begirada erakusketa egin zuen[4]. Serranok familiako ibilbide bat erakusten du bere lanetan, non bere familiako figura nagusiak agertzen diren irudikatuta.

2009 eta 2010 artean "Boxing Painters" lana egin zuen, margolariaren eta bere obraren arteko borrokari buruzko analogia eginez. Pintoreak boxeoko eta arteko elementuekin ring batean borroka egiten irudikatu zituen pertsonaiak.

2010ean, "Bidaia zurira" proiektua egin zuen, artearekin zuen harremana erakusteko. Ondoren, "Viaje e isla" lanarekin artearen beraren sinbologia aztertu zuen. Horri oso lotuta, 2014an "isolarioak" proiektua sortu zuen, naturari protagonismo handia ematen diona. Azken proiektu horiek Euskal Herriko Unibertsitatean egindako doktorego-defentsaren parte izan ziren, "Viaje al cuadro. Metafikzio bat pinturan ". Bertan, bere pintura-azterketan integratzen da.

2015ean "lur zati bat" obran lan egin zuen, non natura protaginista eta bidaia den. Julio Verne: la jornada de un periodista americano en 2889 liburua ilustratu zuen.

2020an, Julio Verneren liburuaren ilustrazio lanari buruzko erakusketa bat zuen programatuta Madrilgo Parkway utopia galerian.2017tik aurrera egileak "jatorri berria" proiektua egin zuen, eta bertan "jatorri" kontzeptua ikertu zuen.

Gaur egun Basauriko Kultur Etxeko irakasle artista eta Basauriko Arizko dorreko erakusketen koordinatzailea da.

Teknika

Iker Serrano ia beti olioarekin aritzen da, bere erabilera oso aldakorra baita. Baina akrilikoa, arkatza, akuarela, grabatua, errotuladoreak eta abar ere erabiltzen ditu. "Viaje e isla" obran, egileak pantaila koadro gisa erabili zuen. Koadro txikiekin lan egiten du, intimoak direlako, baina tamaina handiko koadroak ere egin ditu[1].

Lanak

Iker Serranoren artea pintura-hizkuntzaren inguruko ikerketan eta gogoetan oinarritzen da, eta horrek lotura estua du errealitatea behatzeko moduarekin. Errealitatea ulertzeko bide gisa ulertzen du artea, subjektuaren eta objektu-koadro arteko harremana sortuz. Beraz, artistaren emozioak eta irudikapenak bere baitan gordetzen dituen artea da. Egileari Angel Bados eta Jorge Oteiza bezalako artistek eragin diote. Ildo beretik doaz Jacques Lacanen ideiak, Oteitzakoekin bat datozenak. Espazioaren eta hutsaren ideia errepikakorra da bere artean, baita erreala-irudigilea-sinbolikoaren triangulazioa ere[1].

2020ko "hasieratik hasita" lanean, autoreak ibilbide bat egin zuen sortzaile gisa egindako ibilbideari buruz. Ikasketak amaitu ondoren (2007), Iker Serrano bere artea independente gisa garatzen hasi zen. Proiektu honek bere ibilbide artistiko osoa egiten du. "The golden age" izeneko lehen proiektuetako batek bere familia-bizitza islatzen du. 2010ean, "Boxing Painters" lanak analogia bat egiten du: artistak bere artearekin duen borroka. Multzo honetako lan sarituetako bat "borroka lehengai pintura" izenekoa izan zen, "Iruñeko artista gazteak" saria zuena[5].

2010eko "Bidaia zuria" proiektuak artearekin duen harremana ere islatzen du. Koadroaren garrantziari buruz gogoeta egiten du, eta mihise zuriari eta autoreari ematen die garrantzia obran. Idazlanean autorearen bidaiari buruzko alegoria ematen du, naturan aberatsak diren agertokiak sortuz, non autorea integratuta ikusten baita. Lan horrekin batera, gero "Isolario" lana sortu zen 2013an, eta protagonista nagusiak animaliak eta natura bera izango dira.

Iker Serranok azken erakusketa "Nuevo Origen", azken hiru urte artistikoak laburtzen ditu, eta "jatorri" kontzeptua aztertzen du pinturaren hizkuntzaren arlotik. Horregatik irudikatzen ditu kolore primarioz osatutako uharte espazioak eta egitura mineralak. Jorge Oteizaren hutsunearen ideia Iker Serranok jarraitzen du, horregatik  lan bakoitzaren hutsunea "jatorria" da berez.

2014. urtean, Iker Serranok "el guardián del bosque" izeneko erakusketa aurkeztu zuen Madrilgo Utopia parkway galerian. Lanak bidaia ikertu eta aztertzen du, agertzen diren leku horiek sortzen ditu artistak berak. Pintura figuratiboa da, narratiboa eta kosmos propioa garatzen du forma eta konplexutasuna sortaz. Kontakizuna eta pintura aurrera doaz; pertsonaiak, gizakiak eta animaliak agertzen dira, baso, mendi, iceberg, uharte eta itsaspeko kobetan. Bada zerbait ikasi behar dena, arrazoitik, geltokian, sena erabiliz, bidean. Bere artea metaforikoa eta intimista da, eta popari eta erromantikoari buruzko erreferentziak ikusten dira[6].

2015an Iker Serranok bere proiektu berria abiatu zuen, Aingeru Torres Quesadaren "Infernuko, paradisuko eta gerrako uharteak" trilogiatik abiatu zen obra. Zientzia-fikziozko eleberriak Lurraren zati batzuk nola desagertzen diren kontatzen du, eta zulo ilun izugarriak geratzen dira haren ordez. Falta diren zatiek nonbait flotatuko lukete. Iker Serranok "lur zati bat" obran azalduko ditu. Testuingurutik kanpo dagoen kontakizun bat sortzen da bere obran zehar. Azken lan honetan, autoreak akuaforte eta aguatintak dituzten pintura-teknika berriak erabili ditu, baita koloretako estanpazioak ere. Estanpa-konstelazioen bi mihisek eta 9 collagek osatzen dute erakusketa[7].

2020an, Julio Vernek 2889. urtean kazetari amerikar baten lanaldiari buruz egindako lanaren ilustrazioan parte hartu zuen Iker Serranok. Kontakizunetik bertatik sortutako irudi futuristak sortu zituen[8].

Sariak eta Bekak[9]

Erakusketak[9]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Iker Serrano, entre el origen de la pintura y Julio Verne» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  2. (Gaztelaniaz) jdguardiola. (2019-04-16). «Iker Serrano: «Pinto por una necesidad palpitante y no por una demanda estética»» Siete de Un Golpe | Textos sobre arte contemporáneo, arquitectura y diseño de Javier Díaz-Guardiola publicados semanalmente en ABC Cultural y otras publicaciones del sector (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Iker Serrano, entre el origen de la pintura y Julio Verne» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2020-11-20). «La vida artística de Iker Serrano resumida en 52 pinturas» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  5. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «El viaje de Iker Serrano en el arte» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  6. (Gaztelaniaz) Iker Serrano | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  7. «LUR ZATI BAT» www.ikerserrano.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  8. «Kazetari amerikar baten egunaldia 2889an / La jornada de un periodista amerikano en 2889» www.ikerserrano.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
  9. (Gaztelaniaz) «Iker Serrano CV» Galería Utopia Parkway (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.