Iker Lauroba

Iker Lauroba (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urriaren 12a) abeslaria, gitarra jotzailea, ukelele jotzailea eta piano jotzailea da,[1] Lauroba musika taldearen sortzailea. Bakarlari gisa ere lau disko atera ditu.

Iker Lauroba
Iker Lauroba
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1975eko urriaren 12a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta gitarra-jotzailea
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
ukelelea

Badok: iker-lauroba Musicbrainz: 45f7726d-f963-405a-bf3b-6e881227611b Musikasten: iker-lauroba Edit the value on Wikidata

Bizitza

Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu ondoren, 2004an Haritz anaiarekin batera Lauroba musika taldea sortu zuen. Taldearekin arrakasta handia izan zuten eta disko ugari atera zituzten.[2]

2015 urtean bakarkako disko bat ateratzera animatu zen, Zeru tolesgarria izenekoa. Harkaitz Canoren letrak musikatu zituen eta hogei musikaritik gora izan zituen bidelagun proiektu honetan.[3] 2017an bigarren diskoa kaleratu du, Nire gotorlekutik izenekoa.

2017an Izaro Andresekin batera haren Hankapuntetan I EP-a kaleratu zuen eta 2018an ateratako Eason diskoan ere mallabitarraren musikaria izan zen.

2018an bere hirugarren diskoa atera zuen, Udazkena izenekoa. Horrek eman zion hasiera aurrerantzean etorriko ziren diskoei, urtaro bildumari hain zuzen ere.

2019an urtaroekin jarraituz, Negua diskoa kaleratu zuen.

2020an Izarorekin Limones en invierno diskoaren aurkezpen bira egin zuen.

Bakarlari gisa ere lanean jarraitzen du, Negua diskoaren aurkezpen kontzertuak emanaz taldekideen laguntzaz, eta ez hori soilik, Udaberria disko berria ere kaleratu berri du, eta gainera Uda abian omen dauka.

Diskografia

Lauroba taldea

  • Lauroba (2005) - maketa
  • Lauroba (2007) - maxi diskoa, 4 kantu.
  • Gauari gauarekin (2008, GOR Diskak)
  • ...egunarekin (2010, GOR Diskak)
  • Iglu bat basamortuan (2012, Oihuka)
  • Bidea (2014, Oihuka)
  • IV (2016, autoekoizpena)[4]

Izaroren taldean

  • Om (2016, autoekoizpena)[5]
  • Hankapuntetan I (2017, autoekoizpena)[6]
  • Eason (2018, autoekoizpena)[7]
  • Limones en invierno (2020, autoekoizpena)[8]

Bakarka

  • Zeru tolesgarria (2015, autoekoizpena)[9]
  • Nire gotorlekutik (2017, autoekoizpena)[10]
  • Udazkena (2018, autoekoizpena)[11]
  • Negua (2019, autoekoizpena)[12]
  • Udaberria (2020, autoekoizpena)[13]

Erreferentziak

  1. «“Kantu eta Hitza” euskal musikari eskainitako zikloa, Iruñean» Nontzeberri 2021-05-19 (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Lauroba» FanMusicFest (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Iker Lauroba musikariari elkarrizketa» MondoSonoro 2015-11-16 (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
  4. IV. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
  5. «Om» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  6. «Hankapuntetan I» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  7. «Eason» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  8. Limones en invierno. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
  9. «Zeru tolesgarria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  10. «Nire gotorlekutik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  11. ahotsenea.durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-06).
  12. «Negua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  13. «Udaberria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.