Iker Karrera
Iker Karrera Aranburu (Amezketa, Gipuzkoa, 1974ko irailaren 18a) euskal mendi lasterkari bat da. Ultra-trail lasterketa motan espezializatua dago. 2013an Tor des Géants mendi lasterketa irabazi zuen.
Iker Karrera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1974ko irailaren 18a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Tolosa Amezketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ultramaratoilaria |
Pisua | 67 kilogramo |
Altuera | 1,78 metro |
ikerkarrera.com | |
Ibilbidea
2010an hasi zen emaitza onak lortzen Ultra trailetan. 2011ean Transvulcania irabazi zuen eta 2012an Chamonix-Zermatt trabesiako errekorra ezarri zuen, 115 kilometrotako mendi ibilbidea 21 ordu eta 20 minututan.[1] 2014an Euskal Herria Mendi Erronka irabazi zuen.[2]
2018an mendi lasterketetatik erretiratzea erabaki zuen.[3]
Emaitzak
2010
- Cavalls del Vent, 3.a
2011
- Transvulcania (La Palma, Kanariak) - irabazi
- Zugspitz Ultratrail (Alemania), 2.a
- Ultra-Trail du Mont-Blanc, 2.a
2012
- Lavaredo Ultra Trail (Italia) - irabazi
- Chamonix-Zermatt trabesia (Frantzia) - irabazi
2013
- Eiger Ultra Trail (Suitza) - irabazi
- Tor des Géants (Italia) - irabazi
2014
- Euskal Herria Mendi Erronka - irabazi
- Garmin Epic Trail (Katalunia) - irabazi
- Ultra-Trail du Mont-Blanc, 2.a
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Record CHAMONIX-ZERMATT en vidéo : record battu par Iker Karrera» www.u-trail.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- «Iker Karrera y Leire Fernández triunfan en el II EH Mendi Erronka» corredordemontana.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/carreraspormontana. (2018-08-31). «Iker Karrera se despide de la competición: “He tenido el privilegio de sentir las mayores glorias que un corredor del trail puede experimentar”» Carreraspormontana.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.