Iker Galartza
Iker Galartza (Amezketa, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 17a) pailazoa, aktorea eta gidoigilea da. Telebistan egindako lanengatik da batez ere ezaguna; baina pailazo moduan edo antzerkian ere jardun du, Poxpolo ta Mokolo pailazoekin besteak beste. 2008ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Begoña Bilbaok zuzendutako Ate joka antzezlana jokatu zuen Gasteiz Printzipal Antzokian. 2017an Gure Zirkua martxan jarri zuen Joseba Usabiaga eta beste kide batzuekin batera eta 2017ko irailean Tolosan estreinaldiko emankizuna eman ondoren Euskal Herriko herriz herri ibili ziren.
Iker Galartza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1977ko maiatzaren 17a (46 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lanak
Telebista
- Goenkale (1994)
- Vaya semanita (2006-2011)
- Euskolegas (2009)
- Nekane Amaya: la película (2012)
- Irrikitown (2013-2014)
- Kontrako eztarria (2013-2014)
- Zuek hor eta gu hemen!! (2014)
- Zuek hor!! (2015)
- Allí abajo (2015)
- Nekane Amaya (2016)
- 3txulo (2016)
- Euskalduna naiz eta zu? (2017)
- Historias de Alcafrán (2020)
- Etxekoak (2020)
- Beti mugan (2021)
- Irabazi arte (2022)
Gidoiak
- Goenkale (1994)
Zinema
- Tres 60 (2013)
- El silencio de la ciudad blanca (2019)
Zirkua
- Gure Zirkua (2017-)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.