Ikazkin Trail

Ikazkin Trail Aretxabaletan jokatzen den mendi lasterketa da. 2022ko irailean izan zuen lehenengo ekitaldia. Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatzen du[1].

Ikazkin Trail
AntolatzaileaAretxabaleta Kirol Elkartea
Sorrera2022
TokiaAretxabaleta (Gipuzkoa)
Modalitateamendi lasterketa
Distantzia21 km
Garaipen gehienGizonezkoak:
Euskal Herria Aitor Zunzunegi (1)
Euskal Herria David Rua (1)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Ainara Urrutia (2)
TxapeldunakGizonezkoak (2023):
Euskal Herria David Rua
Emakumezkoak (2023):
Euskal Herria Ainara Urrutia

Ibilbidea

21 kilometrotako ibilbidea da eta lehenengo lau kilometrotan 900 metrotako desnibela gainditu behar da, Areantzatik zehar Kurtzebarriko tontorreraino (1.150m) iritsi arte. 200 metrotako harrizko ibilbidean Kargalekura iristen da eta ondoren Basobeltzen sartu. Bertan aritzen ziren ikazkinak lanean eta horrek ematen dio izena lasterketari. Handik Degurixa haranera joaten da[2].

Handik beheranzko bideari ekiten zaio eta Urkuluko uharka pasa ondoren herrian amaitzen da lasterketa.

Palmaresa

UrteaGizonezkoaDenboraEmakumezkoaDenbora
2022[3]Euskal Herria Aitor Zunzunegi1:51:43Euskal Herria Ainara Urrutia2:06:03
2023[4]Euskal Herria David Rua1:51:57Euskal Herria Ainara Urrutia2:12:21

Erreferentziak

  1. «Ikazkin Trail mendi lasterketa - Aretxabaleta - 2022-09-10» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. @rockthesportES. «Ikazkin Trail» www.rockthesport.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. «Aitor Zunzunegi legorretarra eta Ainara Urrutia aretxabaletarra, Ikazkin Trailen onenak - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. «Ainara Urrutia eta David Rua garaile, Ikazkin Trailen bigarren edizioan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.