Ikatz Zaku Nebulosa
Ikatz Zaku Nebulosa (ingelesez: Coalsack nebula) Hegoaldeko Gurutzea konstelazioan dagoen nebulosa ilun bat da, 7ºx5ºko tamaina duena, eta ondoan dituen Centaurus eta Musca konstelazioekin gainjartzen dena. Mota honetako nebulosen artean garrantzitsuena da, eta ondo ikus daiteke begi hutsez Esne Bidean dagoen partxe ilun bat bezala. Hego Hemisferioan historiaurretik ezagutzen zen arren, lehen aldiz Vicente Yáñez Pinzónek eman zuen honen berri 1499an. Il Canopo fosco deitu zuen Amerigo di Vespuccik, eta Macula Magellani ("Magallanesen orbana") edo "Magallanesen Laino Iluna" izenak ere jaso zituen, Magallanesen Lainoen kontraposizioz. Ez du NGC katalogoko zenbakirik.
Datuak | |
---|---|
Igoera zuzena | {{{igoera zuzena}}} |
Deklinazioa | {{{deklinazioa}}} |
Distantzia | 600 a.u. |
Itxurazko magnitudea | |
Itxurazko tamaina | {{{tamaina}}} |
Konstelazioa | Hegoaldeko Gurutzea |
Izen teknikoa NGC |
NGC - |
Izen teknikoa M |
M - |
1970ean, K. Mattilak Ikatz Zaku Nebulosa ez dela erabat iluna frogatu zuen, baizik eta distira ahul bat duela (inguratzen duen Esne Bidearen distiraren %10a), iluntzen dituen izarren islapenetik datorrena.