Ikasturte

Hezkuntzan, ikasturtea ikastetxe batek urtean zehar duen jardunaldia da, non ikasleak bertara ikasteko joan eta irakasleek irakatsi eta bestelako jarduerak egiten dituzten. Euskal Herrian eta ipar hemisferioko beste herrialdeetan, ikasturtea irailean hasi eta ekainean edo uztailean bukatzen da. Horrela, "2010-2011 ikasturtea" edo "2010-11" adierazten da, 2010eko irailetik 2011ko ekainera doan aldia izendatzeko. Gehienetan ikasturteak bat datoz ikasleek bere ikasketa-prozesuan gainditu behar dituzten hezkuntza mailekin; adibidez, 2010-11 ikasturtetik 2016-17 ikasturtera bitarteko sei ikasurtetan, lehen hezkuntzako sei mailak igarotzen ditu ikasle batek. Batzuetan, ikasturtea maila edo aldi zenbaitetan (hiruhilekoak, lauhilekoak) banatzen da, horien bukaeran tarteko ebaluazioa burutu edota irakasgai berriak hasteko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.