Ikaskuntzaren nahasmendu

Ikaskuntzaren nahasmendua hasiera haurtzaroan edo nerabezaroan duen nahasmendua da. Haurrak bere adina, eskolatze- eta adimen-mailagatik espero daitekeena baino emaitza askoz okerragoak lortu ohi ditu irakurketan, kalkuluan edo idatzizko adierazpenean.[1] Etiologiaren arabera hainbat motatakoak izan daitezke.

Ikaskuntzaren nahasmendu
Deskribapena
Motaspecific developmental disorder (en) Itzuli, Gaigabezia
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
Psikologia klinikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKF81.9
GNS-9-MK315.2
GNS-9315.0 eta 315.3
DiseasesDB4509
MeSHD007859
Disease Ontology IDDOID:8927
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kirk eta Bateman (1962/73) izan ziren "Ikaskuntzaren nahasmendu", (Ingelesez)learning disabilities”, terminologia erabiltzen lehenak, hizketa, hizkuntza, irakurketa, idazketa, aritmetika edo beste ikasgai batzuetako prozesu batean edo gehiagotan sortutako desordenari edo atzerapenari buruz jarduteko. Garai haietatik aurrera, terminoaren definizioa argitzen saiatu dira ikerlariak baina arrakasta handiegirik gabe; zehaztasun eza, anbiguotasuna, lan gehienetan aurkitutako ezaugarriak izan dira. Gaur egun, adostasun nahiko argi batera iritsi bada, NJCLDren definizioari esker izan da (National Joint Committee on Learning Disabilities 1988an)[2], oraingoz definiziorik onartuena:

« Ikaskuntzaren nahasmendua termino generiko bat da, nahasmendu multzo heterogeneo bati erreferentzia egiten diona. Ulertzeko, hitz egiteko, irakurtzeko, idazteko, arrazoitzeko edo matematikarako gaitasuna eskuratzeko eta erabiltzeko zailtasun adierazgarriak dituzten ikasleengan topa daitezkeen zailtasun multzoa. Nahasmendu horiek berezkoak dira gizabanakoarentzat, eta nerbio-sistemaren disfuntzio baten ondorio izan daitezke. Bizi-prozesuan zehar jarraikortasuna izan ohi dute. Arazoak ager daitezke autoerregulazioko eta interakzio sozialeko jokabideetan, baina gertakari horiek, berez, ez dira ikaskuntzaren nahasmendua. Ikasteko zailtasunak beste baldintza ezgaitu batzuekin batera ager daitezke (adibidez, zentzumen-urritasuna, adimen-atzerapena, nahaste emozional larriak...) edo kanpoko eraginekin batera (hala nola desberdintasun kulturalak, heziketa eskasa edo desegokia), baina benetako ikaskuntzaren nahasmenduak ez dira kanpoko baldintza edo kanpoko eragin horien emaitza; ikaskuntzaren nahasmendua ikasteko zailtasun arruntetatik harago dago, gizabanako batzuek duten ikasteko zailtasun multzoa da.  »

National Joint Committee on Learning Disabilities, 1988.

Ikaskuntzaren nahasmendua honela definitu zen Espainian 2012an[3][4][5]:

« Hizkuntza ulertzeko eta mezuak sortzeko, irakurtzeko, idazteko edota kalkulu aritmetikoa egiteko prozesu kognitibo batean edo gehiagotan gertatzen diren alterazioen talde heterogeneoa. Eskola-ikaskuntzarako inplikazio garrantzitsuak dituen ikasteko zailtasunen talde heterogeneoa; oinarri neurobiologikoa duena. Pertsonarengan endogenoa baina bizi-zikloan zehar edozein momentutan detekta daiteke.  »

—Eurydice España-REDIE

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.