Ikasketa Amaierako Sari Berezia
Ikasketa Amaierako Sari Berezia edo Ikasketa amaierako ezohiko saria (edo karrera amaierako sari berezia edo ezohiko saria), Premio Extraordinario de Fin de Carrera gazteleraz, Espainiako unibertsitate bakoitzak eremu bakoitzeko diplomatura, gradu edo lizentziatura espediente akademikorik onenarekin eta ikasle-ibilbide onenarekin bukatu duten ikasleei urtero ematen dizkieten sariak dira.
Sari hau lortzeak, era berean, Espainiar estatuko Karrera amaierako Sari nazionala (Premio Nacional de Fin de Carrera, gazteleraz) irabazteko aukera dakar, horren hautagai bihurtzen baitzaitu.
Saria
Unibertsitate bakoitzeko Gobernu-kontseiluak (edo Fakultate Batzarrak) ematen ditu sari hauek urtero, unibertsitateak eskeintzen dituen titulazio bakoitzetik espediente akademiko onena dutenei. Unibertsitate bakoitzak arautzen du saria eta unibertsitateko errektoreak eman ohi ditu zentro edo fakultateak proposatuta.[1][2][3][4]
Erreferentziak
- «Normativa de Concesión de los Premios Extraordinarios de Fin de Carrera de la Facultad de Química - Facultad de Química - Universidad de Murcia» www.um.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).
- «La US reconoce a sus mejores estudiantes» comunicacion.us.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).
- «Vicerrectorado de Relaciones Institucionales» institucionales.us.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).
- (Gaztelaniaz) «Tesinas, examen de grado y premios extraordinarios» estudiosdegrado-gradukoikasketak (Noiz kontsultatua: 2018-12-22).