Ijentea kalea
Ijentea kalea Donostiako Parte Zaharreko kale historikoa da. Mari kalean hasten da eta Bulebarreraino doa. Bertan dago Donostiako Udaletxearen ohiko sarrera.
Ijentea kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°19′18.8″N 1°59′09.3″W |
Historia
Ijentea kalearen izena oso goiz agertzen bai izendegietan, aldaera ugarirekin: Engente (1560ko urrian), Enjinte (1579), Injentearen dorrea (1597)... Serapio Muxikaren arabera izen horren esanahia hiztegi militarrean bilatu behar da. Erdi aroan gerra-makinak erabili izan ziren eta hauei gaztelaniaz "ingenios" edo "engeños" esaten zitzaien, frantsesez "engins". "Enceinte", bestetik, harresiaren inguruari esaten zitzaion. Datu horien arabera, Muxikak "la torre del ingente" edo "injentearen dorrea" kalearen izenarekin lotzen du. Dorre hau egungo Goikoa jauregiaren inguruan zegoen eta, ziur aski, bertan defentsarako "ingenio" bat kokatuko zen. 1813 baino lehen, nahiz eta porturako komunikabide izan, oso kale zaila eta meharra zen. 1863an, garrantzi militarra galduta, hiriaren inguruko harresiak eraitsi zituztenean, kalea zabaldu eta egokitu egin zen.[1]
Udalak 1897ko apirilaren 13an Ijentea kalea izena ofizializatu zuen.
Erreferentziak
- www.euskomedia.org/aunamendi/73049
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Kalearen historia Auñamendi Entziklopedian.
- (Gaztelaniaz): Ijentea kalearen argazki historikoak.