Iivo Niskanen
Iivo Niskanen (Oulu, 1992ko urtarrilaren 12a) eskiatzaile finlandiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bost domina eskuratu ditu iraupen-eskiko sprint proban.
Ibilbidea
2011. urtean egin zuen debuta Munduko Kopan eta 2014ko 23 urtez azpiko Munduko txapelketa irabazi ondoren Sotxiko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen bikotekako sprint proban, Sami Jauhojärvi zuen laguna[1]. Biek urteko Finlandiako kirolari onenen saria jaso zuten.
Hurrengo urtean irabazi zuen aurreneko Munduko Kopako proba, 15 kilometro distantziakoa hain zuzen ere. 2017ko Munduko txapelketa Finlandian jokatu zen. 15 km-koan txapelduna izan zen eta taldekako sprintean hirugarrena, Norvegiako taldearekin talka egin ondoren.
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan 50 km klasikoko proban txapeldun olinpikoa izan zen[2]. 2018an bigarrengoz aukeratu zuten Finlandiako urteko kirolaria, eta 2019an berriz ere bai[3].
2022ko Pekingo Jokoetan 15 kilometroko lasterketa irabazi zuen[4], talde sprint klasikoan bigarrena izan zen eta 30 kilometrotakoan hirugarren egin zuen.
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Sotxi (![]() |
![]() |
Taldekako sprinta |
2018 | Pyeongchang (![]() |
![]() |
50 km klasikoa |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
Talde sprint klasikoa |
2022 | Pekin (![]() |
![]() |
30 km skiatloia |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2017 | Lahti (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
2017 | Lahti (![]() |
![]() |
Taldekako sprinta |
2019 | Seefeld (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | Val di Fiemme (![]() |
![]() |
15 km klasikoa |
Neguko Olinpiar Jokoak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Otepää (![]() |
![]() |
4 x 5 km erreleboak |
Erreferentziak
- (Finlandieraz) «Niskasen ja Jauhojärven koko kultahiihto | Audio Areena» areena.yle.fi (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
- (Finlandieraz) «Iivo Niskanen hiihti 50 kilometrin olympiakultaa! Mykistävä isku ratkaisi voiton» Yle Urheilu 2018-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
- (Ingelesez) «Olympic cross-country ski medallist scoops Sports Personality of the Year» News 2019-01-18 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
- (Finlandieraz) «Iivo Niskasen upea ele herättää ihastusta maailmalla – katso, miten olympiavoittaja otti viimeiseksi tulleen kolumbialaisen vastaan maalissa» Yle Urheilu 2022-02-11 (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).