Ihizi

Ihizi euskal mitologiako pertsonaia bat da, agian Paleolito garaitik bizirik dirauena[1]. Mariren Oxabiko eta Austokietako haitzuloen zaindaria, horregatik zezen gorri honi askotan Austoki edo Oxabi deitu izan zaio. Lizartzako mendietan batetik bestera ziztu bizian suzko jantzian bildua ikusia. Jokaera txar edota gaiztoren bat egiten duen gizakia zigortzeko agindua omen du berekin jeinu honek bere suzko adarrekin, mehatxatzen ditu naturaren kontra altxatzen diren biztanleak.

Ihizi
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

Behin batean, haitzulotik ihes egin eta inguruko gizakiak izutu zituen Ihizik Mariren baimenik gabe, hargatik Marik berak soilik entzun zezakeen zintzarri bat jarri zion. Badirudi leizezuloetan agertu izan diren gizaki paleolitikoaren margoak Ihizi eta antzeko animalia jeinuen omenez egin zirela.

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) D’HUY, Julien; LE QUELLEC, Jean-Loïc. (2012). «Les Ihizi: et si un mythe basque remontait à la préhistoire?» Mythologie Française 246: 64-67..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.