Isipu

Isipua edo ihinztailua ur bedeinkatua ihinztatzeko erabiltzen den tresna liturgikoa da, zenbait kristau zeremoniatan erabiltzen dena. Isipua bedeinkapen tresna bat da, apaiz batek objetuak, tokiak, animaliak zein pertsonak ur bedeinkatuz ihinztatu eta horrela bedeinkatzea da erremintaren xedea.

Mendebaldeko estiloko isipua

Izena latinetik hartua da, eta hebraieran du jatorria (hebraieraz, אזוב‎; latinez, hissopum).

Erabilpena

Ertzean zilarrezko bola duen makila izan ohi da, eta ur bedeinkatuzko ontzi edo ponte batean sartzean, bola urez betetzen da (batzuetan belakia dago bola barruan, laguntzeko). Ondoren, apaizak makila astindu eta bedeinatu nahi duen objetu, animalia edo gizabanakoa bustitzen du. Jatorriz landare usaintsu bat erabiltzen zen, isipu-belarra hain zuzen, erreminta honek ordeztu zuen arte.

Isipua kristau katoliko eta anglikanoen zeremonietan erabiltzen da, bereziki bataioan eta Bazkoko erritu batzuetan. Apaizak erabil dezake kandelak bedeinkatzeko Kandelario ospakizunean edo Erramu igandean palmondoak bedeinkatzeko. Baita hileta edo requiem batean hilkutxaren gainera ur bedeinkatua botatzeko ere. Inaugurazioetara ordezkari klerikal katoliko bat deitzen dutenean, ohikoa da halaber isipuarekin eta ur bedeinkatuarekin egitea zeremonia, inauguratuko den zernolako hori bedeinkatuz.

Ekialdeko Eliza Ortodoxoan ontzi baten forma izan ohi du isipuak eta rantistirion esaten diote.

Jatorria

Lebitarrenean deskribaturiko isipuaren erabilera.

Isipuaren erabilerari buruzko erreferentzia zaharrena Biblian topa daiteke, Lebitarrenean, Itun Zaharrean[1]:

« 1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2 «Hona hemen legendunaren garbikuntza egiteko ohikunea: 3 Apaiza kanpalekutik aterako da legenduna miatzeko. Legenduna legen zuritik sendatu dela ikusten badu, 4 bi hegazti bizi eta garbi, zedro-zura, purpura gorrimina eta ixipua ekartzeko aginduko du garbitu behar duenarentzat. 5 Hegaztietako bat iturburuko ura daukan buztinezko ontzi baten gainean hilaraziko du. 6 Gero, hegazti bizia, zedro-zura, purpura gorrimina eta ixipua harturik, iturburuko uraren gainean hildako hegaztiaren odoletan bustiko ditu, baita hegazti bizia ere. 7 Ondoren, legenetik garbitu behar duena zazpi bider zipriztinduko du odolaz eta garbitzat aitortuko. Hegazti bizia libre utziko du landan.  »
Lebitarrena, 14. atala

Erreferentziak

  1. «Itun Zaharra» www.bizkeliza.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.