Iheskide

Iheskide 2004. urtean Elorrion (Bizkaian) sortutako euskal punk rock musika taldea da.

Iheskide
Fitxategi:Iheskide.jpeg
iheskide taldea
Datuak
JatorriaElorrio
Musika motaRock
Punk
Instrumentuakahotsa, gitarra, baxua, bateria
Urteak2004 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Musik Herria, Mauka Musikagintza
Taldekideak
Ibaiko (Kruder's, bateria)

Tronpi (baxua eta koroak) Kata (gitarra eta koroak)

Xagu (ahotsa eta gitarra militarra)
Informazio gehigarria
www.iheskide.org
Badok: iheskide Musicbrainz: 2a9a9938-09e3-4c9b-b534-dacdd3a6db65 Musikasten: iheskide Edit the value on Wikidata

Biografia

Iheskide 2004an elkartu ziren bostkote moduan, Elorrioko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxuaz eta koroetan, Kata eta Xagu kitarrekin eta petra bateriarekin. Ihesbideren funtsa gustatzen zitzaiena egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera desberdinen aurrean gure iritzia azaleraztea izan zen, musika bozgorailu bezala erabiliz.2006an zazpi abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten, Elorrioko Ateneoan inprobisatutako estudioan grabatu zutena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lenetan.

Bestalde, Gazte sareak eta Xirikak kaleratutako “gazte sortzaileen eskutik okupazioaren aldeko ohiuak” bilduman kanta bat sartzeko aukera ere izan zuten. Aulestin “Txortx” eta “Iñi”-ren laguntzaz grabatu zutena, eta baita “Txirringaz 2006″ ekimenerako kanta egiteko.

Uda hartan ordea, Anttonek taldea utzi zuen bidaia baten ondorioz, eta geratzen ziren laurek jarraitzea erabaki zuten, Gaizka ahotsean jarriz eta xagu ta kata koroetan. Orduan kanta berriak sortzen hasi ziren eta 2008ko Martxoan “Dagokiguna” diska grabatu zuten, Ander (Shinova) teknikariarekin eta Maiatzaren hasieran kaleratu zuten, ondoren kontzertuei ekinez.

Urte hartako Uztailaren 22an, estatuaren aparatu errepresiboek, Tronpi eta beste hainbat lagun atxilotuak eraman zituzten, 5 egunez inkomunikaturik izanik eta tratu txarrak eta torturak jasanez.

Azkenik Espainiako salbuespen tribunalak espetxera bidali zuen Tronpi atxilotuetako beste batzuekin batera.

Iheskideek urte terdi inguruko geldiune egin zuten, denbora horretan kontzertu berezi pare bat soilik eskainiz, Kolditok Sermond’s baxuaz lagunduta.

Geldiune hori igarota ordea, hainbat lagun, senide…i esker ulertu zuten aurrera ez jarraitzeak zapalkuntzaren garaipen bat suposatuko zuela eta zerbait egin behar zutela. 2009ko Abenduan eta 2010eko Urtarrila bitartean, Ander (Shinova) teknikariarekin, grabatu zuten “Iheskide”.

Otsailaren erdialdera kaleratu zuten eta bertan talde ezberdinetako partaideak hartu zuten parte Juanra (KOP), Ulli (Kañeria 13), Endi eta Mikel (Edan)…Azkenik Taldearen izen aldaketa egin zuten Ihesbidetik Iheskidera.

Ihesbide zuzenekoetan agertzen diren musikarietaz aparte, errepresioaren ondorioz beraien ondoan ezin duten hainbat lagunek eta atzeko lanetan aritzen diren hainbat pertsonek osatzen dutela aldarrikatuz, Iheskideak hain zuzen.

Egun, Tronpi espetxe Espainoletatik irten eta gero, aurreko laukotera itzuli eta Iheskidek Mauka disketxearekin kaleratuko dute diska berria. Taldearen laugarren diska izango da eta Martxoaren 12tik Apirilaren 18ra Usurbilgo HIGAIN estudioetan grabatu zuten Haritz Harreguyrekin.

Partaideak

Diskografia

Maketa (2006)

  • 01 Itzalak
  • 02 Gaba Ilunak
  • 03 Aurrez aurre
  • 04 Pikutara
  • 05 Zu barik
  • 06 Bizitzari ihes
  • 07 Instrumentala
  • 08 Amaiera

Dagokiguna (2008)

  • 01 Kalekumeak
  • 02 Korronte harroa
  • 03 Ez dut itzuli nahi
  • 04 Ez etsi, eutsi
  • 05 Todo x vivir
  • 06 Usteak ustel
  • 07 Mila hesi
  • 08 Aurkitu zaitut
  • 09 Abiadura bizian
  • 10 Garena garelako

IHESKIDE – (2010)[1]


  • 01 Go out!
  • 02 Biktimak
  • 03 Iheskide
  • 04 Sentimenduen iraultza
  • 05 Zer zara
  • 06 Partida ez da bukatu!
  • 07 Where are they now
  • 08 Itzalpeko lagunoi

…Irabazi arte! (2012)[2]

  • 01 …Irabazi arte!
  • 02 Betiko
  • 03 Kale gorritik iraultza gorrira
  • 04 Arrano beltzaren hegaldiak
  • 05 Lobby Jeltzalea
  • 06 Gose Greban
  • 07 Nazkatu naiz, ta askatu naiz
  • 08 Martxa baten lehen notak
    • 09 Gehitutako zigorrak
    • 10 Irrintzi oihuak
    • 11 Mugatutako gauak

    Borrokak darrai (2014)[3]

    • 01 Borrokak darrai
    • 02 Araña
    • 03 Kantauriko hegian
    • 04 Fucking Spain
    • 05 Sarraski kolonoa
    • 06 Ahanzturaren zaindari
    • 07 Nazka
    • 08 Orgullo fariano
    • 09 Iraultza ala hil
    • 10 Itzultzea
    • 11 Hitzak euskaraz
    • 12 Libre
    • 13 Izenez eta izanez

    Garaitu ez gaituztelako (2015)[4]

    • 01 Sugarretan
    • 02 Garaitu ez gaituztelako
    • 03 Non zaitut
    • 04 Samina
    • 05 Izan ginena
    • 06 Matxinatu
    • 07 Portalekua
    • 08 Ezerezaren espetxea
    • 09 Gaur da geroa
    • 10 Bihotz hilezkorrak

    Tinko gurean (2021)[5]

    • 01 Tinko gurean
    • 02 Begi-bizi-min
    • 03 Gauak lehertu arte
    • 04 Atzo lagun, gaur zipaio
    • 05 Zirrara
    • 06 MNitaz ahaztu ahal zara?
    • 07 Gatazkan trabes
    • 08 Okerretik zuzen

    Erreferentziak

    1. «Iheskide» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
    2. «...irabazi arte!» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
    3. «Borrokak darrai» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
    4. «Garaitu ez gaituztelako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
    5. «Tinko gurean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.