Ihesaldia (telesaila)

Ihesaldia, (Ihesaldia: Basauri 1976) gisa ere iragarria, Pausoka eta Euskal Telebistak ekoitzitako telesail laburra da. Egiazko gertakizunetan oinarritua, 1976an Basauriko kartzelako bost presok egindako ihesladi saiakera bat kontatzen du. Jabi Elortegik zuzendua eta bost atal ditu. Aktore taldea Iñigo Aranbarri, Xabi Perurena, Xabi "Jabato" López, Aitor Borobia, Jon Ander Alonso, Aitor Beltran, Nerea Gorriti, Miren Arrieta eta Paco Revueltasek osatzen dute.[1]

Ihesaldia (telesaila)
Jatorria
Argitaratze-data2019
IzenburuaIhesaldia
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
Atalak5
Ezaugarriak
Genero artistikoathriller television series (en) Itzuli
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jabi Elortegi
Antzezlea(k)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2019
IMDB: tt11417960 Edit the value on Wikidata

Atalak emititzeko modua berezia izan zen. Netflix bezalako plataformek telesailak kolpe batez igotzen dituztenez sarera, Euskal Telebistak antzeko zerbait egitea erabaki zuen, garai berrietara egokitu nahian. 2019ko abenduaren 15ean emititu zen lehenengo saioa ETB 1en eta bost egunez jarraian eman zuten telesaila, abenduaren 19an amaitu arte.

Sinopsia

Basauriko kartzelan dauden bost presok ihes egin dutela sinetsaraziko diote mundu guztiari. Haatik, asteak pasatuko dituzte teilatuko zulo batean ezkutatuta, egunez lo eginez eta gauez tunela zulatzen. Egiazko historia bat oinarri hartuta, gertakizunaren inguruan sortzen den tentsioa erakusten du telesailak: neguko hotzak harrapatuta, janari eta botikarik gabe ezkutatuta dauden presoen egoera kaxkarra; ihesaldian sartuta dauden ETAko kideak kontrolatu nahi dituen ETAren zuzendaritzaren presioak; ustez ihes eginda dauden presoen familien jakin mina, eta kartzelako zuzendariaren azpijokoa ihesaldiak bere lan-ibilbideari kalterik egin ez diezaion.

Benetako protagonistak

Telesaila benetako gertaeretan oinarrituta dago, baina egoera eta pertsonaia asko sortutakoak dira dramatizazio premiengatik. Ihesaldian parte hartu zuten bost presoen benetako izenak hauek dira:

Fikziozko izena Benetako izena Preso mota
Peio Arzamendi Patxi Arana ETA Euskadi Ta Askatasuna
Josean Uriondo Jose Ignacio Armayo ETA Euskadi Ta Askatasuna
Diego Rojas "Fugas" Santiago Marcos-Tolsa "El fugas" Preso komuna
Julian Izagirre "Juli" Jose Vicente Daroca Preso komuna
Xabi Garcia de Ibar Pedro Martinez Ilarduya PCE (R) Espainiako Alderdi Komunista (berrosatua)

Denboraldiak

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
IkusleakKuota (eusk.)
1 5 2019ko abenduaren 15a 2019ko abenduaren 19a 16.000 ikusle %2,1 (%6,3)

Audientzien eboluzioa (5 atalak)

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak

Atala Atalaren izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 1. atala 2019ko abenduaren 15a (igandea) %2,4 (%7,8)
2 2. atala 2019ko abenduaren 16a (astelehena) 20.000 ikusle %2,6 (%6,0)
3 3. atala 2019ko abenduaren 17a (asteartea) 13.000 ikusle %1,8 (%4,8)
4 4. atala 2019ko abenduaren 18a (asteazkena) 16.000 ikusle %2,2 (%6,7)
5 5. atala 2019ko abenduaren 19a (osteguna) 12.000 ikusle %1,7 (%6,0)

Aktoreak eta pertsonaiak

     Protagonista     Kartzelako presoa      Familia     Kartzelako langilea      Besteak
Aktorea Pertsonaia Papera
Iheslariak
Iñigo Aranbarri           Peio Arzamendi Ihesaldiko burua. ETAko kidea eta Joseanen lagun mina. Anaren senarra. Gurasoak kanpoan zain ditu.
Xabier Perurena           Josean Uriondo Ihesaldiko kide bat. ETAko kidea eta Peioren lagun mina.
Xabi 'Jabato' Lopez           Diego Rojas "Fugas" Ihesaldiko kide bat. Preso komuna eta Julianen lagun mina. Hainbat aldiz kartzelatik ihes egin du. Mertxeren neba da.
Aitor Borobia           Julian Izagirre "Juli" Ihesaldiko kide bat. Preso komuna eta "Fugas"en lagun mina. Aita kartzelara joaten zaio.
Jon Ander Alonso           Xabi Garcia de Ibar Ihesaldiko kidea. PCE (R)ko kidea. Kartzelan ez du lagun askorik.
Beste presoak
Aitor Beltrán      Mikel "Beltza" (Miguel Angel) ETAko kidea. Kartzelan bera da komandoko arduraduna eta Juarezekin negoziatzen du.
Arkaitz Gartziandia      ETAko kidea.
Xanti Agirrezabala      Iñaki ETAko kidea.
Yeray Vázquez      "Txispas" Kartzelako salataria. Zaintzaileen nagusiak erosita dauka informazioa pasatzeko.
Jon Olivares      Preso komuna. Diego "Fugas"en eta Julianen laguna.
Familiakoak
Nerea Gorriti      Ana Duo Peioren emaztea.
Asier Hernandez      Julianen aita.
Miren Gojenola      Peioren ama.
Mikel Laskurain      Peioren aita.
Miren Arrieta      Mertxe Rojas Diego "Fugas"en arreba.
Kartzelako langileak
Paco Revueltas      Juarez Kartzelako zuzendaria da. Ez du arazo handirik nahi, kartzelaz aldatu eta Euskal Herritik joan nahi duelako. Mikel "Beltza"rekin negoziatzen du ETAko kideak kontrolatuta izateko.
Pablo Viña      Kartzelako zaindarien arduraduna da. "Txispas" erosita dauka informazioa pasa diezaion.
Aitor Fernandino      Kartzelako zaindaria.
Asier Tartás      Kartzelako zaindaria.
Gabriel Ocina      Kartzelako medikua.
Mikel Martinez      Kartzelako zuzendariaren goikoa, nagusia.
Agertutako beste pertsonaiak
Kepa Errasti      ETAko kidea eta Ana eta erakundearen arteko kontaktua.
Ina Juaristi      ETAko kidea.
Iñaki Beraetxe      Kepa ETAko buruetako bat. Hendaian geratzen da Anarekin.
Jose Kruz Gurrutxaga      ETAko kideen abokatua.

Pertsonaiak atalez atal

     = Agertu da
     = Ez da agertu
Aktorea Pertsonaia Atalak
1 2 3 4 5
Iñigo Aranbarri Peio Arzamendi
Xabier Perurena Josean Uriondo
Xabi 'Jabato' Lopez Diego Rojas "Fugas"
Aitor Borobia Julian Izagirre "Juli"
Jon Ander Alonso Xabi Garcia de Ibar
Aitor Beltrán Mikel "Beltza" (Miguel Angel)
Arkaitz Gartziandia ETAko kidea
Xanti Agirrezabala Iñaki
Yeray Vázquez "Txispas"
Paco Revueltas Juarez
Pablo Viña Kartzelako zaindarien arduraduna
Aitor Fernandino Kartzelako zaindaria
Asier Tartás Kartzelako zaindaria
Nerea Gorriti Ana Duo
Asier Hernandez Julianen aita
Miren Gojenola Peioren ama
Mikel Laskurain Peioren aita
Kepa Errasti ETAko kontaktua
Ina Juaristi ETAko kidea
Iñaki Beraetxe Kepa
Jose Kruz Gurrutxaga ETAko kideen abokatua
Miren Arrieta Mertxe Rojas
Jon Olivares Preso komuna
Gabriel Ocina Medikua
Mikel Martinez Kartzelako zuzendariaren goikoa

Ekoizpena

Xabier Zabaleta da telesailaren ekoizle eragilea, baita gidoilaria ere, Aitor Eneritz eta Asier Gerikaetxeberriarekin batera. ETBren oniritzia jaso aurretik beste toki batzuetan proiektua erakusten hasiak ziren.[2] Gidoilariek egiazko kontakizunak hartu dituzte oinarri, baina ekintza eta pertsonaia asko behar dramatikoen bidez sortuak dira, eta protagonisten izenak aldatu egin dituzte.[1]

Maite Iturbe EITBko zuzendariak Euskal Telebistak hiru telesail labur egiteko asmoa zuela iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean, 2019ko martxoan.[3] Iragarpen horren ondoren EITBk ekoiztetxeentzako deialdia ireki zuen, eta Pausokak aurkeztutako proiektuari oniritzia eman zioten. Udan gidoiak lantzen eta azken ukituak emateari ekin zioten, telesaila 2019an estreinatzeko asmoz, nahiz eta Josu Bilbao ETBko fikzio arduradunak zailtasunak zeudela aurreratu zuen.[4]

2019ko irailean denboraldi berriko programazioa aurkeztu zutenean eskaini zituzten telesailaren lehen xehetasunak, eta grabaketak laster hasiko zirela adierazi zuten arduradunek.[5] Udazkenean zehar grabaketak burutu zituzten hainbat lokalizaziotan, tartean Segoviako kartzela zaharrean, Azpeitiko esklaben komentuan, Basauriko espetxe ondoko poliziaren egoitzan, Legazpiko tailer batean eta Hendaian.[2]

2019ko azaroan iragarri zuen ETBk telesailaren estreinaldia, aktoreen berri emanez, eta lehen irudiak ere eskaini zituzten. Abenduaren 15ean estreinatu zen ETB 1en, eta bost atalez osatuko da.[1]

Ikusleen kuota

Batez beste 16.000 ikus-entzule izan zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%2,1eko ikusle kuota). 2019ko azaroan ETB1ek %2,2ko kuota bereganatu zuen, eta abenduan %1,9koa du batez beste. Bada beste datu kezkagarri bat, gainera: 25 eta 44 urte arteko herritarren artean %0,5eko ikusle kuota izan zuen telesailak. Hobea izan zen datua 13-24 urte arteko gazteen artean: %2,6koa. Bost atal izan zituen telesail berriak, abenduaren 15etik 19ra eman zituen ETB1ek, eta Nahieran zerbitzuan ikusgai daude.[6]

Erreferentziak

  1. «ETB 'Ihesaldia' telesaila prestatzen ari da» Euskal Irrati Telebista 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  2. Urkizu, Urtzi. «ETB1ek 'Ihesaldia' telesaila estreinatuko du abenduan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  3. Urkizu, Urtzi. «ETBk hiru telesail labur egingo ditu, bi eta lau atal artekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  4. Urkizu, Urtzi. «1976an Basaurin eginiko ihes saioari buruzko telesail bat egingo du ETBk» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  5. Urkizu, Urtzi. «"Alardearen ingurumarian" telesail bat egingo dute ETB1erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-28).
  6. Urkizu, Urtzi. (2019-12-21). «'Ihesaldia' telesailak %2,1eko ikusle kuota izan du batez beste» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.