Iguria

Iguria Elorrioko (Bizkaia) hego-ekialdean dagoen auzoa da, baserriez osatutakoa eta Kanpazarreko mendatearen (467 m) oinetan dagoena. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 60 biztanle ditu.

Iguria
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaElorrio
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°06′41″N 2°31′29″W
Demografia

Demografia eta biztanleria

Iguriako biztanleria
20002001200220032004200520062007
4551595956606260

Inguru naturala

Ingurune hau abiapuntu ederra da Udalatx mendira (1.117 m) igotzeko, Bizkaia aldetik hasita biderik politena dena. Igoera ordu bi guti gora-behera iraun daiteke.

Bestela, auzo honetan Zumelegi erreka jaiotzen da, Arrazola ibaiarekin bat egiten duena Ibaizabal sortzeko.

Baselizak

Igurian bi baseliza daude: Santa Luzia eta Santa Katalina.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.