Igorre
Igorre Bizkaiko udalerri bat da, Arratia eskualdeko jendetsuena (2016. urtean 4.108 biztanle zituen). 17,52 km² ditu, eta itsas mailatik 90 metro gorago dago.
Igorre | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Igorreko Andra Mari eliza | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Arratia | ||||||||||
Izen ofiziala | Igorre | ||||||||||
Alkatea | Olatz Urkiza (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48140 | ||||||||||
INE kodea | 48094 | ||||||||||
Herritarra | igorretar, igorreztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°09′51″N 2°46′42″W | ||||||||||
Azalera | 17,52 km² | ||||||||||
Garaiera | 90 metro | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 4.296 (2023) −34 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 245,21 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 5,86 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,65 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 49,36 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 73,04 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,77 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 11,29 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 65,57 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 55.17 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.igorre.net |
Geografia
Ingurune naturala
Arratia ibaia eta bere ibaiadarra den Indusi erreka igarotzen dira udalerritik. Herria lautada txiki batean dago kokaturik eta udalerriaren inguruan zenbait mendi daude, hala nola, Mandoia (634 m), Arginatx (517 m); iparralderago, Aramotz mendilerroa dago (514 m) eta hego-ekialderantz, Motxogana mendixka.
Ekonomia
Gaur egun, biztanle gehienak industria eta zerbitzu sektoreetan egiten dute lan; beraz, nekazaritza tradizioa alde batera uzten joan dira azken urteetan.
Demografia
XX. mendearen lehen erdialdean biztanle kopuru nahiko egonkorrari eutsi zion Igorrek. 1960ko hamarkadatik aurrera, berriz, hazkunde handia izan zuen, eta 1990erako populazioa ia bikoiztu egin zen. XX. mendearen azken hamarkadan, krisiaren ondorioz izandako beherakada txiki baten ondoren, XXI. mendearen hasieran hazkundeak jarraitu egin zuen.
Igorreko biztanleria |
---|
Politika
Legealdia | Izena | Alderdia |
---|---|---|
1979-1983 | Jose Ramon Bustinza | EAJ-PNV |
1983-1987 | Jose Ramon Bustinza | EAJ-PNV |
1987-1991 | Jose Miguel Aldekoa | EAJ-PNV |
1991-1995 | Jose Miguel Aldekoa | EAJ-PNV |
1995-1999 | Jose Miguel Aldekoa | EAJ-PNV |
1999-2003 | Jose Luis Ipiñazar | EAJ-PNV |
2003-2007 | Jose Luis Ipiñazar | EAJ-PNV |
2007-2011 | Galder Olivares | EAE-ANV |
2011-2015 | Beñat Alzola | Bildu |
2015-2019 | Beñat Alzola | EH Bildu |
2019-2023 | Illart Gumuzio | EH Bildu |
2023- | Olatz Urkiza | EAJ-PNV |
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Beiñat Anzola hautatu zuten alkate, Bildu koalizioak boto gehien jaso izanaren ondorioz. Idatziko botazioan, Beinat Anzolak, bost boto jaso zituen, EAJko Iñigo Uriartek bost eta Iñigo Undurraga, Igorre Danontzat plataformako ordezkariak, boto bat.
2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk gehiengo osoa eskuratu zuen bai botoetan zein zinegotzietan (sei zinegotzi, aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago). EAJk bost zinegotzi esuratu zituen eta Igorre Danontzat plataformak galdu egin zuen zeukan zinegotzi bakarra. Beinat Anzolak alkatetza berretsi zuen.
Igorreko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015eko maiatzaren 24a |
2011ko maiatzaren 22a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 6 / 11 |
5 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 11 |
5 / 11 |
|||
Igorre Danontzat | 1 / 11 |
||||
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa. | |||||
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Ondarea[8][9]
Andra Mari eliza
1208. urte inguruan eraikia, XVI. eta XVIII. mendeetan handiagotzea eta berrikuntza izan zen bertan.
Baselizak
- Zumeltzuko San Andres baseliza.
- Elgetzuko Santa Lutzia eta San Kristobal baseliza.
- San Joan Bateatzailearen baseliza.
- Turtureko San Migel baseliza.
- San Antolin baseliza.
- Antonio Santuen baseliza-kurutze tokia.
Hilario de Soloeta jaunaren etxea
XVIII. mendean eraikitako etxea. 1987az geroztik Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitza da.
Vildosola jauregia
Iurregoikoa izenaz ere ezaguna, XVIII. mendean eraiki zen. Andra Mari eliza aurrean dago. Jatorriz dorretxea izan zen.
Olabarri jauregia
Olabarri auzoan kokatua, XIX. mendean estilo neoklasikoan eraikitakoa.
Etxeak
- Zubizarreta etxea.
- Sabino Arana kaleko, 2, 14, 15 eta 16 zenbakidun etxeak.
Baserriak
- Orue baserria.
- Ibarrondo baserria.
- Suña baserria.
- Basarrate baserria.
- Iurrebaso Andikoa baserria.
Jaiak eta ospakizunak
- Igorreko jai nagusiak, ekainaren 13an ospatzen dira, San Antonioetan.
- Ekainak 24, San Joan auzoko jaiak.
- Uztailak 10, San Kristobal auzoko jaiak.
- Abuztuak 15, Andra Mari eguna, "Udako Jaia", Igorreko 2. jai nagusia.
- Abuztuak 24, San Bartolome, Urkizu auzoko jaiak.
- Irailak 2, San Antolin, Garamendi auzoko jaiak.
- Irailak 29, San Migel, Garbe auzoko jaiak.
- Azaroak 30, San Andres, Urkizu auzoko jaiak.
Igorreztar ospetsuak
- Anbrosio Gorostiaga, "Anbros" (1867-1926), albokaria.
- Bonifazio Arandia, "Fazio" (1909-1987), trikitilaria.
- Silbestre Elezkano, "Txilibrin" (1912-2003), albokaria.
- Mari Carmen Madariaga, "Arrati" (1927-2004), pilotaria, erraketista.
- Jose Ramon Uriarte (1967-), txirrindularia.
- Iban Mayo (1977-), txirrindularia.
- Beñat Etxebarria (1987-), futbolaria.
- Eder Martinez Bolunburu (1993), rugby jokalaria.
- Oier Etxebarria (1997), pilotaria.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Egiguren de la Torre, Basili - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- «Igorre - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- Monumentuak, Igorreko Udala
- Monumentuak, Etxe eta egoitzak, Igorreko Udala
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Igorreko Udalaren webgunea