Igor Sikorski

Igor Ivan Sikorski (Kiev, Ukraina, 1889ko maiatzaren 25a - Easton, Ameriketako Estatu Batuak, 1972ko urriaren 26a) estatubatuar ingeniaria izan zen, Ukrainan sortua.

Igor Sikorski

Bizitza
JaiotzaKiev, 1889ko maiatzaren 25a (juliotar egutegia)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
Talde etnikoaEstatubatuarra
ukrainarra
errusiarra
HeriotzaEaston (Connecticut), 1972ko urriaren 26a (83 urte)
Hobiratze lekuaSaint John the Baptist Orthodox Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaIvan Sikorski
Hezkuntza
HeziketaKyiv Polytechnic Institute of Emperor Alexander II (en) Itzuli 1911)
Igor Sikorsky Kyiv Polytechnic Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakingeniari aeroespaziala, asmatzailea, hegazkinlaria eta enpresaburua
Enplegatzailea(k)Rhode Islandeko Unibertsitatea
University of Bridgeport (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrusiar Eliza Ortodoxoa

IMDB: nm0797756 Find a Grave: 8202766 Edit the value on Wikidata

Bizitza

San Petersburgoko Itsas Akademian eta Kieveko Teknologia Institutuan ikasi zuen. 1913an urrats handia egin zuen aeronautikaren historian, lau motorreko lehen hegazkina asmatu eta pilotatu baitzuen; hegazkin hura bonbak botatzeko erabili zuen Errusiako armadak Lehen Mundu Gerran.

1917ko Iraultza hastean, Sikorskik sorterritik alde egin zuen Frantziara, Ingalaterrara eta, azkenik, Estatu Batuetara (1919). 1923an hegazkin-ingeniaritzako enpresa bat sortu zuen (Sikorsky Aero Engineering Corporation). 1929an Estatu Batuetako herritar egin zen. Urte hartan bertan United Aircraft Corporation konpainiarekin batu zuen bere enpresa.

1935ean Pan-Americaneko lehen clipperra (ozeanoarteko garraio-hegazkina) egin zuen. Gero, hegazkin handiak egin zituen, eta 1939an lehen helikoptero erabilgarria. Bereziki salbamendu lanetan eta, bigarren mailan, industrian eta garraioan erabiltzeko asmatua zen hegazkin mota hura, baina handik gutxira gerrarako erabili zen. Sikorski aeronautikaren historiako ingeniari handietakoa da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igor Sikorski Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.