Igor Rezola
Igor Rezola (Itsasondo, Gipuzkoa, 1974) euskal graffitigilea da, Dizebi izenaz ezagunagoa.
Igor Rezola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Itsasondo, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista |
Parte-hartzailea
|
Hasieran sinadurak edo "tag"-ak egiten zituen, baina 1998ko udan hasi zen beste estilo bateko graffitiak margotzen. Lehen lana gazteen lokala margotzea izan zen, eta aldizkari batean agertzen zen irudirik "politena" kopiatu zuten. Handik aurrera letra soilak margotzetik, aurpegiak margotzera igaro zen.
I love my work kolektiboko kidea da.
Lanak
Goierriko herrietako hormetan hasi zen bere lanak ezagutzera ematen, baina pixkanaka Gipuzkoan zehar zabaltzen joan zen, baita Euskal Herriko beste hainbat txokoetan ere.
2011n Errusian izan zen bira artistiko bat egiten, San Petersburgen, “Gora mugak!” izeneko erakusketarekin; eta Moskuko nazioarteko topaketa batean ekintza bat egin zuen.