Igor Calzada
Igor Calzada (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 15a) euskal-britaniar soziologoa da. Zientzilari seniorra da eraldaketa digital, urbano, eta politikoetan. Egun, Oxfordeko Unibertsitatean eta Europar Batzordeko Ikerketa Zentru Bateratuan egiten du lan, bereziki ekonomia/eraldaketa digitalak gizartean adimen artifizialak erakunde publikoetan duen eragin soziala aztertzen. Bere lan esparru nagusiak subirautza teknologikoa, kooperatiba eta eskubide digitalak hirietan eta eskualdeetan aztertzea dira.
Igor Calzada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1975eko urtarrilaren 15a (49 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea Nevadako Unibertsitatea Renon Helsinkiko Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea (2012ko otsailaren 1a - Aston University (en) (2014ko irailaren 1a - 2015eko uztailaren 7a) University of Strathclyde (en) (2015eko urtarrilaren 8a - 2019ko abuztuaren 1a) Vrije Universiteit Brussel (en) (2016ko urtarrilaren 1a - 2019ko urtarrilaren 1a) |
igorcalzada.com | |
Azken 15 urteotan, irakasle eta ikertzaile izan da hain bat unibertsitate eta ikerketa-zentruetan, tartean UOC, Strathclyde Aston, Bruselako Unibertsitate Askea, Malmö, Islandiako Unibertsitatea, Nevadako Unibertsitatea Renon, Helsinkiko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Ikerbasque eta Mondragon Unibertsitatean. Tartean, TransLokal spin-offa sortu du Euskal Herrira proiektuen emaitzen transferentzia bideratzeko.[1][2]
Aurretik, Euskal Herrian hamarkada batez, Mondragon Kooperatiben Korporazio eta Unibertsitatean, gizarte berrikuntza proiektu zuzendari gisa aritu zen eragileekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailean koordinazio (ikerketa eta berrikuntza) zuzendaria izan zen.[3]
Ibilbidea
Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, 1997an. 1998tik 2006ra: Total Quality Management aditu ikastaroa burutu (1998), MBA graduondoaren programa erdietsi (1999) eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (2006) eskuratu zituen, Deustuko eta Helsinkiko unibertsitateetan.
Mondragon taldeko kooperatibetan, urteetako ikerketa aplikatua egin ondoren hamar urtez,Nevadako Unibertsitatea Renon burututako eta Mondragon Unibertsitatean aurkeztutako Euskal Hiriari buruzko tesiarekin, doktoretza lortu zuen 2011ko otsailaren 11n, eta aho batez jaso zuen mahaikide akademikoen Cum Laude balorazioa.[4]
Segidan, 2012ko otsailetik aurrera University of Oxfordeko kide da, bere ikerketa nazioartera zabaltzen duelarik. Aldi horretan, Euskal Hiria 2012 Kongresua zuzendu zuen, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan.[5] City-regions ikerketa-programa garatu[6] eta 'Translokal spin-offa sortu zuen. Eta baita ere, Euskal Herriko Unibetsitateko Uda Ikastaro zenbaitzun zuzendu zituen: 2005ean, El Futuro del Trabajo;[7] 2006ean, Creative Capital;[8] 2007an, Creative Society;[9] 2015ean, Berrikuntza Politikoa;[10] eta 2019an, Smart Rural Communities.[11] Independentzia prozesuen inguruan idatzi du, eta Eskozia, Katalunia eta Euskal Herrian izandako bideak aztertu ditu.[12]
Gainera, hainbat aldizkariren editorea izan da, tartean Transforming Government: People, Process and Policy,[13] Applied Sciences,[14] Smart Cities[15] eta Territories: A Transcultural Journal of Regional Studies.[16]
Regional Studies Association (FeRSA)[17] eta Oxford Martin Schooleko kidea da 2012tik hona.[18]
Lanak
Lan akademikoak
Argitalpenak ugari egin ditu, artikulu akademiko gisa edo liburuetan (bere lan guztiak bilduta daude zerrenda honetan). Horien artean, kalitate handiko artikulu akademikoak ditu (32), parez pare berrikusiak eta, besteren artean, honako aldizkarietan argitartuak: Transforming Government: People, Process and Policy,[19] Journal of Urban Technology,[20] Sustainability,[21] Space and Polity,[22] Regional Studies Regional Sciences,[23] Regional Science Policy & Practice,[24] RSA Journal[25] eta Systems.[26] Hamar liburu eta hamazortzi liburu-kapitulu argitaratu ditu eta hainbat politikei buruzko txosten idatzi ere.
Hedabideetan
Ikerketa sozial eta politikoaren azterketa zabaltzeko hedabide batzuekin kolaboratzen du dibulgatzaile gisa. Besteren artean, Berria,[27] Noticias de Gipuzkoa, ETB, Euskalerria Irratia,[28] El País-Seres Urbanos, Diario Vasco, Eusko Ikaskuntza-Euskonews[29] TMLab[30] eta PuntuEUS/sarean.eus[31]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Translokal: Academic Entrepreneurship for Policy-Making» Translokal (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Esnaola, Enekoitz. ««Independenteak izango bagina bezala jokatu behar dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- «Lourdes Auzmendi eta Igor Calzada HPSn» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Gaztelaniaz) Calzada, Igor. (2011). ¿hacia una ciudad vasca? Aproximación desde la innovación social. Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- «2012 EuskalHiria Kongresua. Aurkezpenak. - EuskalHiria Kongresua - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Gaztelaniaz) «Abstract: - The Future of the City-Regions Comparative Territorial Benchmarking & Connections» The Future of the City-Regions Comparative Territorial Benchmarking & Connections (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- El futuro del trabajo. Instituto Cervantes.
- (Ingelesez) Coordinator & Author of the DVD Creative Capital + Director of the Creative Society 2007 Summer School // Escuela de Verano Capital Creativo 2007 | Dr Igor Calzada, MBA. (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) Three Summers Schools ending with the Coordination of the DVD Creative Society Summer School 2007 | Dr Igor Calzada, MBA. (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- www.amazon.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Gaztelaniaz) «Smart Rural Communities (SRC): ¿Hacia un nuevo modelo de desarrollo rural ‘inteligente’ en cooperación internacional para el logro de los ODS?» Cursos de Verano UPV/EHU 2019-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Esnaola, Enekoitz. ««Independenteak izango bagina bezala jokatu behar dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) «Transforming Government: People, Process and Policy | Emerald Publishing» www.emeraldgrouppublishing.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) «SN Applied Sciences» Springer (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) «Smart Cities» www.mdpi.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) New page 1. (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) «Igor Calzada» RSA Main (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) «"Future of city-regions" by Dr Igor Calzada» Oxford Martin School (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Calzada, Igor; Almirall, Esteve. (2020-01-01). «Data ecosystems for protecting European citizens’ digital rights» Transforming Government: People, Process and Policy 14 (2): 133–147. doi: . ISSN 1750-6166. (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Calzada, Igor; Cobo, Cristobal. (2015-01-02). «Unplugging: Deconstructing the Smart City» Journal of Urban Technology 22 (1): 23–43. doi: . ISSN 1063-0732. (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) Calzada, Igor. (2018/9). «(Smart) Citizens from Data Providers to Decision-Makers? The Case Study of Barcelona» Sustainability 10 (9): 3252. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Calzada, Igor. (2018-09-02). «Metropolitanising small European stateless city-regionalised nations» Space and Polity 22 (3): 342–361. doi: . ISSN 1356-2576. (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Calzada, Igor. (2018-01-01). «‘Algorithmic nations’: seeing like a city-regional and techno-political conceptual assemblage» Regional Studies, Regional Science 5 (1): 267–289. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) Calzada, Igor. (2019). «Catalonia rescaling Spain: Is it feasible to accommodate its “stateless citizenship”?» Regional Science Policy & Practice 11 (5): 805–820. doi: . ISSN 1757-7802. (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) RSA. (2019-08-28). «Data Spaces and democracy» Medium (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Ingelesez) Calzada, Igor. (2017/3). «The Techno-Politics of Data and Smart Devolution in City-Regions: Comparing Glasgow, Bristol, Barcelona, and Bilbao» Systems 5 (1): 18. doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Calzada, Igor. «Igor Calzada» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- «Igor Calzada: "Subirautza digitalaren garrantzia agerian uzten ari da krisi hau" - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- (Gaztelaniaz) «2016 - ¿Qué modelo educativo necesitamos para eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica? - Igor Calzada / Académico vasco, profesor e investigador - 10/02/2016» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- «Euskal Nazio Algoritmikoa sortuz (1/2)» Telesforo Monzon 2020-04-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- «Igor Calzada, Author at Sarean .eus» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
Kanpo estekak
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |
- Igor Calzadaren webgunea
- Translokal Ekintzailetasun Akademikoa
- City-regions webgunea
- Fastfatum webgunea
- Igor Calzadaren Twitter
- Igor Calzadaren LinkedIn