Igor Arroyo Leatxe
Igor Arroyo Leatxe (Iruñea, 1978) euskal politikari eta sindikalista da. Hamabost urterekin hasi zen Ikasle Abertzaleak sindikatuan militatzen, Barañainen. Leioara (Bizkaia) joan zen Soziologia ikasketak egitera eta 1997. eta 2000. urteen artean ikasle sindikatu horren bozeramaile lanak egin zituen. Ikasketak bukatutakoan, Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenaren sorreran parte hartu zuen eta eragile horren koordinatzaile gisa aritu zen. 2000. urtetik 2003.era Euskal Herritarrok taldeko parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan, besteak beste bertako Hezkuntza Batzordean parte hartuz. 2017ko IX. Biltzarretik LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoa izan zen eta 2022ko X. Biltzarretik, koordinatzaile orokor, Garbiñe Aranbururekin batera.
Igor Arroyo Leatxe | |||
---|---|---|---|
1999ko uztailaren 17a - 2003ko ekainaren 17a ← Txetxu Barrios Martin Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, 1978 (45/46 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | sindikalista | ||
Kidetza | Langile Abertzaleen Batzordeak |
Liburuak
Igor Arroyok Ikasi eta irauli, euskal ikasle mugimenduaren historia liburua idatzi du[1], Sabino Ormazabal Elola historialari eta Mikel Zabala Montoya kazetariarekin batera. Txalaparta argitaletxeak kaleratu zuen, 2005ean. Liburuan Euskal Herriko hezkuntzaren, ikasleriaren eta ikasle mugimenduaren historia azaltzen da.
Argazkiak
Erreferentziak
- «Ikasi eta irauli - Sabino Ormazabal Elola, Mikel Zabala Montoya, Igor Arroyo Leatxe» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).