Igone Zabala Unzalu
Igone Zabala Unzalu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko maiatzaren 11) euskal hizkuntzalaria da. Zientzia biologikoetan lizentziatura lortu zuen 1984an eta Euskal Filologian doktore titulua 1993an. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da 1986tik.
Igone Zabala Unzalu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961eko maiatzaren 11 (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Pello Salaburu |
Doktorego ikaslea(k) | Jon Alkorta Agirrezabala Larraitz Uria Asier Larrinaga Larrazabal |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Ixa taldea |
1993an "Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Pello Salabururen zuzendaritzapean. [1]
Ikerlaria da IXA taldean. Egun, haren ikerketa-ildo nagusia da euskararen garapen lexiko-diskurtsiboaren azterketa, eta garapen horretan laguntzeko hizkuntza-baliabideen diseinua. Ildo horretatik, UPV/EHUn 2010 urtean abian jarri zen Terminologia Sareak Ehunduz (TSE) programaren sortzaile eta koordinatzailea da.
Terminologia Zerbitzua On-line Sistema (TZOS)
TZOS programaren buru eta arima da Zabala. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saileko irakasleek EHUko fakultate guztietako irakasleekiko lankidetzan osatzen ari diren terminoen “aurrezki-kutxa” xumea eraikitzen ari da ,programa hori, TZOS izena daramana, Terminologia Zerbitzua On-line Sistema alegia. Terminologia-banku hau, bolondresen ekimen kolektiboa da. EHUko fakultate guztiak kontuan harturik, proiektuan gonbitea egiten zaie irakasgairen bat euskaraz ematen duten irakasle guztiei, beren klaseetarako erabiltzen dituzten euskarazko dokumentu guztiak Garaterm izeneko euskarazko datu-basean sartzeko,[3] gero hango terminoak IXA taldeak sorturiko Erauzterm termino-erauzle erdi-automatikoan bereizteko,[4] irakasle bakoitzak bere termino-zerrenda erreal eta bizia (benetan klaseetan eta idazkietan erabiltzen duena) prestatzeko, inguruko hizkuntzetako (gaztelania, ingelesa eta frantsesa) termino baliokideek inposatzeko, terminoen informazio semantikoa eta definizioak gehitzeko eta informazio hori guztia Interneteko TZOS izeneko leihotik ikasgai eta erabilgai jartzeko.[2]
Lanak
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 60 lan baino gehiago bildu dira.[5]
Liburuak
- PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua
Izaskun Aldezabal Roteta, Agurtzane Elordui Urkiza, Kristina Elosegi Aduriz (1949-2013), Joseba A. Ezeiza Ramos, Iñaki Ugarteburu Gastañares, Igone Zabala Unzalu. (UPV-EHU, 2010)
- Testu-loturarako baliabideak. Euskara Teknikoa (UPV-EHU, 1996)
- Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera. Idazkera teknikoa 1 (UPV-EHU, 1992)
Sare sozialak
- 31 eskutik webguneko ohiko blogaria[6]
Erreferentziak
- Zabala Unzalu, Igone. «Predikazioaren teoriak gramatika sortzailean (euskararen kasua)» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
- Garaterm, Euskararen erregistro akademikoen garapena ikertzeko lan-ingurunea | Garaterm. (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
- «Erauzterm: euskarazko terminoak erauzteko tresna erdiautomatikoa | Ixa taldea» ixa.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
- Igone Zabalaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>60 produktu).
- Igone Zabalaren ekkarpenak] euskararen erabilerari buruzko 31 eskutik blogean.