Ignazio Silone
Ignazio Silone, jaiotza-izenaz Secondo Tranquilli, (Pescina, Aquila, Italia, 1900eko maiatzaren 1a - Geneva, Suitza, 1978ko abuztuaren 22) italierazko idazlea izan zen.
Ignazio Silone | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pescina, 1900eko maiatzaren 1a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1900eko maiatzaren 1a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1978ko abuztuaren 22a) | ||
Lehen hizkuntza | italiera | ||
Heriotza | Geneva, 1978ko abuztuaren 22a (78 urte) | ||
Familia | |||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera alemana frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, eleberrigilea, antzerkigilea eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Enplegatzailea(k) | Office of Strategic Services | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia | ||
Izengoitia(k) | Ignazio Silone | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Sozialista | ||
silone.it | |||
|
Bizitza
Ikasketak apaizgaitegian egin zituen, harik eta 1915ean izandako lurrikara baten ondorioz aita eta bost anaia hil zitzaizkion arte. 1921ean Italiako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen, eta Togiattirekin batera alderdiaren ordezkari Moskun. Faxisten kontrako borroketan esku hartu zuen. Estalinismoa ez zuen onartu, eta 1930ean Alderdi Komunista utzi zuen. 1930etik 1945era Suitzan bizi izan zen; han ekin zion literaturari eta, ondorioz, Siloneren idatziak kanpoan aberrian baino lehenago ezagutu ziren.
Lehen eleberriak, partez bederen, autobiografikoak dira, eta haietan bere eskualdeko nekazarien bizitza eta borrokak deskribatu zituen modu errealistan, satira soziala nabarmena dela: Fontemara (1930); Pane e vino (1936, Ogia eta ardoa); Il seme sotto la neve (1942, Hazia elurpean). Geroztikako eleberrietan berriro Italiako hegoaldeko gizarte-gatazkak eta bere kezka espiritualak azaleratu zituen: Une manciata di more (1954, Masusta eskukada bat); Il segreto di Luca (1956, Lukasen sekretua).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignazio Silone |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.