Ignazio Larramendi del Puerto
Ignazio Larramendi del Puerto, Bera'tar bat izengoitiaz ezagunagoa, (Bera, 1874ko maiatzaren 16a – ibidem, 1960ko abuztuaren 10a) nafar bertsolari eta euskaltzain urgazlea izan zen.
Ignazio Larramendi del Puerto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bera, 1874ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bera, 1960ko abuztuaren 10a (86 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Bizitza
Juan Larramendi margolariaren semea, Berako Leonperikobaita etxean jaio zen[1] 1874ko maiatzaren 16an. Lanbidez abarketaria zen arren, denbora asko eman zuen bertsolaritzan[2] eta Egan, Gernika eta El Bidasoa bezalako aldizkarietan olerkiak argitaratzen zituen[1].
1951n Resurreccion Maria Azkuek euskaltzain urgazle izendatu zuen[1][2].
Etxalarko Etxebertze etxeko Asuncion Arburuarekin ezkondu zen[1].
1960ko abuztuaren 10ean hil zen Beran, 86 urte zituela[2].
Erreferentziak
- «Bortzirietako idazle zahairak» Ttipi-Ttapa 155 1995-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- (Gaztelaniaz) «16 de mayo de 1874. Nace el bertsolari Ignacio "Bera'tar bat" Larramendi del Puerto» EuskoNews 1999-4-14-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- Larramendi, Ignazio. (1950). «Euskaldunak zain gaitez» Gernika: 45. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
- (Gaztelaniaz) Estornés Lasa, Bernardo. «Larramendi del Puerto, Ignacio» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
Kanpo estekak
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.