Ignazio Ibarretxe
Ignazio Ibarretxe (Lekeitio, 1708 – 1775eko martxoaren 14a) arkitekto bizkaitarra izan zen. Erretauleen arkitekturari esker ezaguna izan zen.
Ignazio Ibarretxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, 1708 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1775eko martxoaren 14a (66/67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Biografia
Jose Ibarretxe eta Ana Lariz gurasoak ziren. Ignazio Ibarretxe Maria Magdalena Axperekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan zituen baina bakar bat, Jose Antonio, bizirik iraun zuen. Posizio ekonomiko ona zuen batez ere arkitekto bezala egiten zituen lanetatik kanpo, lur-neurtzaile bezala lan egin zuelako eta administraziorako postu desberdinetan aritu zelako. XVIII. mendeko Euskal Herriko arkitektoen artean ospe handia izan zuen, Lekeitio inguruan mugitzen ziren artean garrantzitsuena izanik.
Estiloa
Barroko berrantiar barruan Churrigueresco estilotik rokoko estilora joan zen aldatzen. Lekeitioko erretaula asko rokoko estilokoak dira, alegia.
Obra
Bizkaiko eliza askotan haren erretaulak ikus daitezkeen. Hona hemen batzuk:
- Natxituako (Ea) Kontsolazioko Andra Mariaren elizako erretaula nagusia, 1735ko ingurukoa.
- San Antolin eta Santa Maria Magdalenaren erretaula Lekeitikoko Andre Mariaren Jasokundearen elizan , 1735ko ingurukoa.
- Santa katalina baselizaren zaharberritza, Lekeition, 1736koa.
- Andra Mariaren kaxa, Lekeitikoko Andre Mariaren Jasokundearen elizan, 1736an.
- Errosarioko Andra Maria, San Martin parrokia, Amoroton, 1737.
- Andra Mariaren sagrarioa, Markina-Xemein, 1738.
- Errosarioaren Andra Mariaren eta San Pedroren erretaulak, San Migel parrokian, Ereñon, 1743.
- Stanislao Kostkaren eta San Pedroren erretaulak San Jose parrokian, Lekeition, 1743an.
- San Pedroren erretaula Andre Mariaren Jasokundearen elizan, Lekeition, 1747an.
- Kristoren erretaula Andre Mariaren Jasokundearen elizan, Lekeition, 1748an.
- Purgatorioko arimen erretaula Andra Mari elizan, Ondarroan, 1750.
- San Pedroren erretaula Andra Mari elizan, Ondarroan, 1750.