Ignazio Gardella

Ignazio Gardella (Milan, Italia, 1905eko martxoaren 30a - Oleggio, Italia, 1999ko martxoaren 15a) italiar arkitektoa izan zen.

Ignazio Gardella
Bizitza
JaiotzaMilan, 1905eko martxoaren 30a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1905eko martxoaren 30a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1999ko martxoaren 15a)
BizilekuaVia Paolo Marchiondi 7 (en) Itzuli
HeriotzaOleggio, 1999ko martxoaren 16a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ingeniaria, diseinatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia

Casa Cicogna alle Zattere, Venezia. Photo Paolo Monti, 1982
Office Altzariak. Photo Paolo Monti

Arkitekto- eta ingeniari-familia batean hazia eta hezia. Hasieran, arrazionalismoaren jarraitzaile gisa, ez zion ideologia sozial edo estetikorik aplikatu bere arkitekturari, bere belaunaldiko beste arkitekto batzuek ez bezala. Bere proiektuak dotoretasunagatik eta konposizioaren argitasunarengatik bereizten dira, beren indar poetikoarengatik, eta arazoei irtenbide errazak emateko joeragatik.

Hasierako lanen artean, aipagarriak dira, besteak beste, Busto Arsizioko antzokiaren berritze-lana (1934) eta Milango Borletti etxearen zabaltze-lana (1935), eta, batez ere, Alexandriako tuberkulosiak jotako erientzako klinika, bere maisulanetako bat. Azkeneko lan horretan, Gardellaren arkitekturaren ezaugarri berezienak ikus daitezke: gainaldeen definizio geometrikoa eta materialaren erabilera burutsua. Adreilua eta hormigoi armatua erabiliz, lekuan lekuko eraikuntza-tradizioa eta kolorea balioztatu zituen.

Pixkana, baina, hasierako joeratik aldenduz joan zen, tradizioaren eta inguruneko motibo arkitektonikoak hizkuntza moderno batera bihurtzeko asmoz (Catenako etxebizitzak, 1946). 1952an, etxe-multzo bat eraiki zuen Cesate Milanesen, eta adreiluzko eliza bat. 1953an, arrazionalismora itzulita, Milango Arte Modernoko Museoa egin zuen. Gardellaren obra nagusietako bi Alexandriako lanbide-eskola eta Milango Olivettirentzako ikasketa-zentroa dira. Beste lan batzuk: Alexandriako Higiene Laborategia (1937-1939) eta langileentzako etxebizitzak (1952); Borletti fabrikarako eraikinak (1951), Erromako E-42ko aterpe-etxea; Varinellako aldareko kapera.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignazio Gardella Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.