Ignatius Farray
Juan Ignacio Delgado Alemani (Granadilla de Abona, Tenerife, 1973ko abenduaren 2a) Ignatius Farray goitizenez ezaguna komiko, bakarrizketalari, aktore, gidoilari eta abeslari espainiarra da.
Ignatius Farray | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ignacio Delgado Alemany |
Jaiotza | Granadilla de Abona, 1973ko abenduaren 2a (50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, bakarrizketalaria, gidoilaria eta abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | La vida moderna (irratsaioa) Petróleo |
Genero artistikoa | umore zentzugabea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
ignatiusfarray.com | |
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Bere izen artistikoak bi zati ditu. «Ignatius» institutuan izan zuen musikako irakasleak jarri zion izengoitia da. Izen hau Ergelen Batzarra eleberriko pertsonaia batean oinarritua dago, musika irakasleak zioenez Juan Ignaciok pertsonaia hori gogorarazten zion.[1] «Farray» berriz bere aitaren bigarren abizena da.
Informazioaren zientzietan lizentziatua da.[1] Londresen pare bat urte pasa zituen eta bertan Comedy Club estiloarekin harremandu ondoren Tenerifera itzuli zen, non bere lehen bakarrizketaldiak eskeintzen hasi zen.[2] Bakarrizketaldi hauek beste hainbat komikoren eragina izan zuten, adibidez Faemino y Cansado bikote espainiarrarena edo Richard Pryor, Steve Martin, Andy Kaufman eta Lenny Bruce [1] komiko estatubatuarrena.
Ibilbide profesionala
Paramount Comedy telebista kateko Nuevos Comicos programan agertu izan da 2003tik. 2004tik 2007ra iraun zuen Noche Sin Tregua late nightean kolaboratzaile gisara jardun zuen. Paramount Comedy kateko La Hora Chananten hartu zuen parte El Loco Las Coles pertsonaiarekin.[3] Ostean La 2 kate publiko espainiarreko Muchachada Nui programan izan zen El Espantajo Los Melones pertsonaia antzezten. Honetaz gain Neox kateko Museo Coconut programaren eta Involución lehiaketaren parte izan zen.
2012an El Fin de la Comedia umore alternatibodun ikuskizuna plazaratu zuen.[4] 2014ean Ignatius protagonistatzat zuen sitcom bat botatzen hasi ziren Comedy Central katean. Sitcom honek El Fin de la Comedia izena zuen, 2012an plazaraturiko ikuskizunaren izen berdina. 2017an sitcomaren bigarren denboraldia bota zuten kate berean. 2018an Nazioarteko Emmy Sarietarako izendatu zuten telesaila komedia kategorian.[5]
2014. urtetik Cadena Ser irrati kateko La Vida Moderna saioko kide da David Broncano eta Quequé komikoekin batera.[6] 2018an Ondas saria irabazi zuten irratsaio onenaren kategorian.
2015ean Álex de la Iglesia zinema zuzendari euskaldunaren Mi gran noche filma estreinatu zen. Filmeko gidoilarietako bat izan zen Ignatius eta aktore moduan ere egin zuen lan.[7]
2016. urtean Roberto San Sebastián zinemagile euskaldunaren La noche del Virgen pelikulan agertu zen. Urte berdinean La Vida Modernako bere kide den David Broncanok #0 kate pribatuan aurkezten zuen Loco Mundo saiora batu zen. 2018an kate bereko La Resistencia saiora batu zen [8] eta Petroleo izeneko parodiazko musika taldea aurkeztu zuen.
2020an David Sainzek aurkezturiko Parking Karaoke saioan kolaborazioak egiten hasi zen.[9] Urte berean Vive como un mendigo. Baila como un rey. deituriko liburu autobiografikoa argitaratu zuen.[10]
Polemikak
Hainbat polemika izan ditu Ignatiusek. Polemika nagusiak, besteak beste, Arturo Pérez-Reverte idazle espainiarrarekin izaniko hika-mikak edo Juan Echanove aktorea twitter bidez iraindu izana dira.[11]
Kredituak
Urtea | Izena | Formatua |
---|---|---|
2020 | Parking Karaoke | Telebista |
2020 | Vive como un mendigo. Baila como un rey. | Liburua |
2019 | Capítulo 0 | Telebista |
2018 | Paquita Salas | Websail |
2018tik | La Resistencia | Telebista |
2016 | Loco Mundo | Telebista |
2016 | Gamers | Telebista |
2016 | La noche del virgen | Zinema |
2015 | Mi gran noche | Zinema |
2014tik | La Vida Moderna | Irratia |
2014-2017 | El fin de la comedia | Telebista |
2013 | Piccolo Grande Amore | Zinema |
2011 | Involución | Telebista |
2010 | Campamento Flipy | Zinema |
2007 | Muchachada Nui | Telebista |
2005 | Los Hombres de Paco | Telebista |
2002 | La hora Chanante | Telebista |
Sariak
Nazioarteko Emmy Sariak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Kategoria | Izena | Emaitza |
2018 | Komediazko telesail onena | El fin de la comedia | Izendapena |
Ondas Sariak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Kategoria | Izena | Emaitza |
2018 | Irratsaio onena | La Vida Moderna | Irabazlea |
Erreferentziak
- «Ignatius Farray: "La Policía ha tenido que sacarme alguna vez de un local"» (Gazteleraz)
- «“Sigo pensando que mi primera actuación fue la mejor”» (Gazteleraz)
- «Central de Cómicos: Ignatius Farray» (Gazteleraz)
- "Entrevista a Ignatius Farray con motivo de la serie "El fin de la comedia" y sus monólogos" (Gazteleraz)
- «La casa de papel y El fin de la comedia, nominadas a un Emmy internacional» (Gazteleraz)
- «Oh! My LOL - La vida moderna» (Gazteleraz)
- «Mi gran noche, tráiler de lo nuevo de Álex de la Iglesia»
- «David Broncano, ‘La resistencia’ tiene un payaso por líder» (Gazteleraz)
- (Gaztelaniaz) «'Parking Karaoke' (2x04): El Canijo de Jerez» EL TERRAT 2020-12-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- (Gaztelaniaz) «Vive como un mendigo, baila como un rey - Ignatius Farray: Autor, sinopsis, editorial y toda la información» AhoraQueLeo 2020-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
- «Ases del humor: Ignatius Farray» (Gazteleraz)