Ignacy Mościcki

Ignacy Mościcki (Mierzanowo, Batzarreko Polonia, Errusiar Inperioa, 1867ko abenduaren 1a - Versoix, Suitza, 1946ko urriaren 2a) poloniar kimikari eta politikaria izan zen. Poloniako presidentea izan zen 1926tik 1939ra.

Ignacy Mościcki


Poloniako presidentea

1926ko ekainaren 4a - 1939ko irailaren 30a
Stanisław Wojciechowski - Władysław Raczkiewicz (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMierzanowo (en) Itzuli, 1867ko abenduaren 1a
Herrialdea Polonia
HeriotzaVersoix, 1946ko urriaren 2a (78 urte)
Hobiratze lekuaSt. John's Archcathedral (en) Itzuli
Powązki Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Michalina Mościcka (en) Itzuli
LeinuaQ63532181 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRigako Unibertsitate Teknikoa
Polytechnikum Riga (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, politikaria, katedraduna, asmatzailea, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Lviv eta Varsovia
Enplegatzailea(k)Lviveko Politeknikoa
Warsaw University of Technology (en) Itzuli
Lviveko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaLwów Scientific Society (en) Itzuli
Hungariako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaProletariat (en) Itzuli
Q56328264 Itzuli

Lanbide ibilbidea

Kimika ikasi zuen Rigako Politeknikoan. Han Proletariat ezkerreko erakunde klandestinoarekin bat egin zuen. Graduatu ondoren, Varsoviara itzuli zen, baina tsarraren polizia sekretuak mehatxatu ondoren erbesteratu behar izan zuen. 1892an Londresera joan zen eta 1896an Suitzako Friburgoko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.

1912an Lembergeko Politeknikoko irakasle izendatu zuten, garai hartan Austria-Hungariako Inperiokoa zena. 1926an Varsoviako Politeknikora pasa zen.

Lehendakaritza

Józef Piłsudskiren 1926ko maiatzeko estatu kolpearen ondoren, Mościcki presidente izendatu zuten. Bere agintaldian ez zuen inoiz Piłsudski mariskalaren erabakien aurka egin. Mariskalaren heriotzaren ondoren, Mościckik Edward Rydz-Śmigły jeneralarekin ituna egin zuen boterea banatzeko. Jenerala buru de facto bihurtu zen eta Moscickik presidente jarraitu zuen. Erregimeneko politikari moderatua izan zen, eta jeneralen gehiegikeria nazionalisten aurka agertu zen. 1939ko irailean Alemaniaren inbasioa gertatu zen eta Errumanian barneratu zuten. Handik Suitzara joateko aukera izan zuen.

Suitzan hil zen 1946an. Bere gorpuzkiak Varsoviako katedralean lurperatu zituzten 1993an.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.