Ignacio Ugarte

Ignacio Ugarte Bereziarte (Donostia, Gipuzkoa, 1862 uztailaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1914ko uztailaren 14a) margolaria izan zen. Bere aitona-amonak aitaren aldetik Jose Maria Ugarte eta Maria Antonia de Olea izan ziren. Amaren aldetik, berriz, Manuel Bereziarte eta Ceferina Indart. Bere gurasoak Jose Luis Ugarte de Olea eta Cándida Petra Bereziarte Indart izan ziren

Ignacio Ugarte
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1862ko uztailaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1914ko uztailaren 14a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Bizitza

Madrilen eta Erroman egin zituen pintura-ikasketak. Joaquin Sorolla pintorearen kutsua darie Ignacio Ugarteren koadroei. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako arte ederretako nazioarteko erakusketa garrantzitsuenetan hartu zuen parte. Donostiako Victoria Eugenia antzeztokiko sabaia pintatu zuen.

Lan nagusiak: Un amaiketako en Ondárroa, La casa de misericordia, Las sardineras, Estudio, El desierto, En el campo, Anciana, Casera, Playa de Fuenterrabía, Funeral en Ondárroa, Mañana de noviembre en la costa de Asturias, Portugalete, En la Concha de San Sebastián, Santurce, Dos borrachos, Marina, Puesta del sol en el Serantes, La punta de la Galea, En la ría de Bilbao eta La despedida. Bestalde, erretratu ugari pintatu zituen.

Arte lanak

  • Donostiako Benefizentzia-etxeko jangela.Donostiako Miserikordia etxea (1895) San Telmo Museoa-ko bilduma P-000365. Gaur egun San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean ikus daiteke.
  • Una perra al agua.. ya la sacaré con la boca (1888). San Telmo Museoaren bilduma. Donostia
  • Sardina-saltzaile donostiarrak (1892). El Prado Museoko bilduma. Madril
  • Margolaria eta bere modeloa. I.Uren erretratua (1892 aldera). Bilduma partikularra
  • Arrantzale pipaduna eserita (1892 aldera). Bilduma partikularra
  • Amona xaharra (1890). Bilduma partikularra
  • Rogelio Gordonen erretratua (1890). San Telmo Museoaren bilduma. Donostia
  • Emakume ijito eseria (1887-1900 artekoa) . Bilduma partikularra
  • Ziztada bat / Pikadorea (1893) . Bilduma partikularra
  • Ai ene guardia dator! / Gabon gaua (1893) . Bilduma partikularra
  • Arrantzale-txalupa Pasaian (1895 aldera) . Bilduma partikularra
  • Hamaiketakoa Ondarroan (1895) . Bilduma partikularra
  • Funeral en Ondarroa (1899) . Bilduma partikularra
  • Lisatzaileak (1895 aldera) . Kutxa Fundazioaren Bilduma. Donostia
  • Idilioa Getarian (1896) . Bilduma partikularra
  • Igeldo gainean (1896) . Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma. Donostia
  • Sínite Párvulos venire ad me (1903). Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma. Casa Cuna de Fraisoro.
  • Sareak biltzen / Ilunabarra Serantesen (1901 aldera) . Bilduma partikularra
  • Bilboko itsasadarra Labe Garaiekin (1900 aldera) . Bilduma partikularra
  • Margarita josten (1903) . Bilduma partikularra
  • Manolas (1903) . Bilduma partikularra
  • Lore ontziak . Data ezezaguna . Bilduma partikularra
  • Hortentsiak Data ezezaguna . Bilduma partikularra
  • Leo de Silkaren erretratua (1900 aldera) . San Telmo Museoaren bilduma. Donostia
  • Mozkorrak (1904) . Bilduma partikularra
  • Santa Zezilia (1898) . Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen bilduma
  • Itsas pintura / Donostia Monpasetik ikusia (1901). San Telmo Museoaren bilduma. Donostia
  • Donostiako portua (1903 aldera). Bilduma partikularra
  • Arrantzaren ostean. Santurtzi (1901) . Kutxa Fundazioaren bilduma. Donostia
  • Luis Gaitan de Ayalaren erretratua (1910 aldera). Bilduma partikularra
  • Margarita Pagazaurtundua eta bere seme-alaben erretratua (1908) . Eusko Jaurlaritzaren bilduma. Leioa
  • Alderdi Eder elurretan (1913 aldera) . San Telmo Museoaren bilduma. Donostia

Erreferentziak

Bibliografia

  • Ignacio Ugarte 1862-1914: artista eta bere obra = el artista y su obra. Montserrat Fornells. Kutxa Fundazioa. 2004
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.