Ignacio Rotaetxe
Ignacio Rotaetxe Belasko (1888ko urtarrilaren 2a, Gasteiz, Araba – 1951ko abuztuaren 29a, Zeanuri, Bizkaia) euskal ingeniari eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. Espainiako Gorteetan EAJ alderdiko diputatu izan zen.
Ignacio Rotaetxe | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1888ko urtarrilaren 2a | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Heriotza | Zeanuri, 1951ko abuztuaren 29a (63 urte) | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta bideetako ingeniaria | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Ingeniaritza lan ugari burutu zituen, denetan nabarmenenak Bilboko zubi altxagarriak izan zirelarik, XX. mendeko hiriaren ekonomia hazkunde garaian.
1912tik aurrera Rotaetxe Eusko Alderdi Jeltzalean buru belarri ibili zen. 1916an Juana Chalbaud Amann-ekin ezkondu zen, Pedro Chalbaud Errazkin bizkaitar burgesiako kide nabarmen eta negoziogizonaren alaba zena. Chalbaud, Unión Española de Explosivos enpresako nagusia izateaz gain.
Bizkaiko Batzar Nagusietan kargu garrantzitsu ugari izan zituen, azkenik Bizkaiko Aldun Nagusia bilakatu zen arte. Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan zen. 1916ko EAJren zatiketan Euzko JEL-Batzan geratu zen, eta Eli Gallastegiren EAJ-Aberri alderdiari aurka egin zion. EJBko diputatu izan zen, baita 1920-1930 bitartean alderdi horretako lehendakaria ere.
Halere, EJB eta Aberriren arteko berrelkarketaren aldeko azaldu zen. 1930eko Bergarako Eusko Alderdi Jeltzalearen Berbatasunaren Biltzarreko buruetako bat izan zen. Espainiako Gerra Zibilan Bilbo frankisten esku erortzean Donibane Lohizunera ihes egin zuen, eta ondoren Venezuelara. 1942an Euskal Herrian hainbat lagun eta adiskideek garaiko agintari frankistei bere aldeko txostena aukeztu eta Euskal Herria edota Katalunia ez zapaldu eta hautetaik 150 kilometrotara urrundurik egoteko baldintzapean Espainiara joateko baimena eman zioten.
1951an hil zen. 2001an Deustuko zubian Bilboko Udalak bere omenezko plaka bat ipini zuen.
Kanpo-estekak
Aurrekoa Gorgonio Renteria |
EBBko presidentea Comunión Nacionalista Vasca Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg 1920ko martxoaren 7a - 1930ko azaroaren 16a |
Ondorengoa Ramon Bikuña EAJren berrelkartzea |