Igeldoko harria
Igeldoko harria 1992 urteaz geroztik izen bereko 134 kiloko oboide eiteko harri irregularrarekin Donostiako Trinitate enparantzan eta Aste Nagusiaren baitan ospatzen den harrijasotze proba da.
Igeldoko harria | |
---|---|
Kirola | harri-jasotzea |
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Sorrera | 1993 |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | Donostia |
Lana | 5 minutuko lana |
Errekorra | 19 jasoaldi ("Goenatxo II", 2002)[1] |
Garaipen gehien | J.J. Unanue "Goenatxo II" (11) |
Txapelduna | Igeldoko harria: Mikel Lopetegi "Urra" (2023) Uliako harria: Ainitze Zumeta (2023) |
Lana
Bost minutuko txanda bakar batean altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten du.
Historia
1990 urtean Donostiako Aste Nagusian Igeldoko 174 kg-ko harri batekin lehiatu ziren Goenatxo I.a, Goenatxo II.a eta Gibitegi. Lehenengoak lau jasoaldi eman ziizkion, bigarrenak bi[2]. Lehiaketa honek ez zuen ordea jarraipenik izan. Bi urte beranduago harri txikiago batekin egin zen froga, eta hau da jarraipena izan duen lehia.
1993-2003 urte bitartean Juan Jose Unanue "Goenatxo II" izan zen irabazle. 2004-2011 urte bitartean, berriz, Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II" izan zen nagusi. Harria gordeta egoten da urtean zehar eta beraz harrijasotzaileek ez dute aukerarik aurrez harriarekin saioak egiteko.
Palmaresa
Urtea | Txapelduna | Jasoaldiak |
---|---|---|
1992 | Luis Mari Telleria | 12 |
1993 | "Goenatxo II" | ? |
1994 | "Goenatxo II" | ? |
1995 | "Goenatxo II" | ? |
1996 | "Goenatxo II" | ? |
1997 | "Goenatxo II" | ? |
1998 | "Goenatxo II" | 15 |
1999 | "Goenatxo II" | 18 |
2000 | "Goenatxo II" | 17 |
2001 | "Goenatxo II" | 17 |
2002 | "Goenatxo II" | 19 (errekorra) |
2003 | "Goenatxo II" | 16 |
2004 | "Izeta II" | 16 |
2005 | "Izeta II" | 14 |
2006 | "Izeta II" | 17 |
2007 | "Izeta II" | 13 |
2008 | "Izeta II" | 15 |
2009 | "Izeta II" | 17 |
2010 | "Izeta II" | 16 |
2011 | "Izeta II" | 16 |
2012 | "Izeta II" | 15 |
2013[3] | Aimar Irigoien | 18 |
2014[4] | Jokin Eizmendi | 14 |
2015[5] | Jokin Eizmendi | 12 |
2016[6] | Jokin Eizmendi | 15 |
2017[7] | Jokin Eizmendi | 16 |
2018[8] | Mikel Lopetegi "Urra" | 14 |
2019[9] | Jokin Eizmendi | 15 |
2020[10] | Jokin Eizmendi | 14 |
2021[11] | Jokin Eizmendi | 17 |
2022[12] | Mikel Lopetegi "Urra" | 17 |
2023[13] | Mikel Lopetegi "Urra" | 18 |
Garaipenak
Harrijasotzailea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Juan Jose Unanue "Goenatxo II" | 11 | 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003 |
Joxerramon Iruretagoiena "Izeta II" | 9 | 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 |
Jokin Eizmendi | 7 | 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2021 |
Mikel Lopetegi "Urra" | 3 | 2018, 2022, 2023 |
Aimar Irigoien | 1 | 2013 |
Emakumezkoen Txapelketa: Uliako harria
Igeldoko harriarekin batera, emakumezkoek Uliako harria altxatzen dute 2022. urtetik aurrera.
Urtea | Txapelduna | Jasoaldiak |
---|---|---|
2022[14] | Karmele Gisasola "Zelai III" | 16 |
2023[15] | Ainitze Zumeta | 17 |
Erreferentziak
- Plaza, Donostia Kultura Donostia Kultura Bulegoak Konstituzio; Constitución, 1 Plaza. 2018ko Aste Nagusia: aurtengo Igeldoko Harria Mikel Lopetegirentzat "Urra". (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- (Gaztelaniaz) Doncel Recas, Lucio. (2008). DEPORTES TRADICIONALES DE FUERZA EN ESPAÑA. Visión Libros, 394 or. ISBN 978-84-9886-337-6..
- «Aimar Irigoienek irabazi du Igeldoko Harriaren lehia» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- (Gaztelaniaz) Aste Nagusia 2014: la Igeldoko Harria para Jokin Eizmendi. (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- 2015eko Aste Nagusia: Jokin Eizmendi garaile Igeldoko Harrian. (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-08-13). «Eizmendi izan da berriro ere onena Igeldo Harriarekin» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- «Jokin Eizmendi, Igeldoko Harria probako txapeldun» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- «Urra izan da garaile Igeldoko Harrian» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- «Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko Harria txapelketa» Urola Kostako Hitza 2019-08-11 (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- Eus, Ehkirola. Jokin Eizmendik irabazi du aurtengo Igeldoko Harria Txapelketa | EHK. (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
- eus, ehkirola. (2021-08-17). «Jokin Eizmendik irabazi du Igeldoko harria» EHK (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- Hitza, Urola Kostako. (2022-08-14). «Urrak irabazi du Igeldoko Harria» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-14).
- Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2023-08-15). «Zumeta eta 'Urra', Uliako Harrian eta Igeldoko Harrian garaile» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).
- Irutxuloko, Hitza(e)ko. (2022-08-14). «Karmele Gisasolak irabazi du Uliako Harria, eta Mikel Lopetegik Igeldokoa» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
- «2023ko Aste Nagusia: Ainitze Zumetak lehia bizian irabazi du Uliako Harrian» astenagusia.donostiakultura.eus 2023-08-14 (Noiz kontsultatua: 2023-08-15).