Igeldo

Igeldo Gipuzkoako iparraldean, itsasertzean dagoen Donostiako auzo bat da. Urte askoan, Donostiako auzorik mendebaldekoena eta hedaduraz handiena izan da, 11 km² baita luze-zabal. 1.068 (2022) biztanle ditu.[1]

Igeldo
 Euskal Herria
Igeldoko ipar isurialdeko lursailen ikuspegi orokorra mendebaldetik, baserri eta etxe sakabanatuekin.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Posta kodea20008
Geografia
Koordenatuak43°18′33″N 2°02′10″W
Garaiera82 metro
Demografia
Biztanleria1.051 : Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

1845an udalerri izan zen; 6 urte geroago, Donostiako auzo bilakatu zen berriz. 2013ko azaroaren 10ean eginiko herri-galdeketan, berriro udalerri izatearen aukerak irabazi zuen, eta 2013ko abenduaren 17an Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerri izendatu zuen, baina EAEko Auzitegi Gorenak desanexio prozesua kautelarki geldiarazi zuen.[2]

Geografia

Ezaguna da izen bereko mendiaren Donostiako zatia, Kontxako badia mendebaldetik ixten duelako eta tontorrean jolas-parke eta dorre bat dituelako. Bertan dago meteorologia zentroa.

Igeldo herria Donostiatik Zarautzera luzatzen den Eozenoko flyscheko mendilerroan dago. Ekialdean, Donostiako udalerrian eta Kontxako badiaren ertzetan Txubillo mendia (181 m) dago. Hortik, Igeldo herriko lurrak mendilerroko bi isurialdeetara zabaltzen dira, iparrera, Kantauri itsasoraino malda txikietan baina itsas labar malkartsuetan bukatuz, eta hegoaldera maldatsuago. Igeldoko gailur altuena Mendizorrotz (415 m) da, ekialdean, Oriorekin mugan.

Igeldo herriaren aireko ikuspegia

Natura

Labar batean egoteak natura aberatsa ekarri du. Endemikoa den igel baten bizitokia ere bada, hegoaldeko zuhaitz-igelaren barietate bat.[3] Gaur egun desagertzeko arriskuan dago.[4]

Historia

1180an herri gisa bazen Donostiako herribildua sortu zenean. Antso VI.a Nafarroakoak eman zuen hiri gutunaren ondorioz Igeldo Donostiaren barruan geratu zen eta, beraz, udalerria sortu zenetik auzoa izan da.

1379an Henrike II.a Gaztelakoak Igeldoko biztanleak Donostiako biztanle izan zitezen agindu zuen. Hala ere, beti mantendu izan du kontzeju propioa, parrokia independente bat, bere mendien erabilera eta mugarriak. Igeldok bere errenten kudeaketa ere Donostiatik aparte egiten zuen. 1845ko udalerri legearen arabera, Igeldok udalerria osatu zuen eta udaletxea eta alkatea izan zituen. 1851n Donostiara itzuli zen.

Donostiatik bananduta, udalerri bihurtzeko eskaria

Gaur egun oraindik ere bada donostiar ez izatearen sentimendu sakon bat. 1991tik aurrera borroka bat piztu da berriro ere udalerri izateko. 1990eko hamarkadan Itxas Aurre izeneko elkarte desanexionista eratu zen. 1994an erreferendum bat egin zuten eta biztanleen %62,5ek bereiztearen alde bozkatu zuen.

Igeldoko plaza.

Berez, desanexio bat egiteko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak baditu ere (aukera sozioekonomikoak, bereizitako herrigunea...) EAJ, PSE, PP eta EA aurka agertu ziren eta ezin izan zen aurrera eraman erreferendumean erabakitakoa. Alde EB eta HB baino ez ziren agertu. 1995ean udaletxean berriro ere desanexioa eskatu zuen Itxas Aurrek. Urte horretan bertan Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerri berriak sortzeko araua aldatu zuen, eta 2.500 biztanletan jarri zuen udalerria osatzeko gutxienekoa. Hala, Debako Itziarren kasua eta Donostiako Igeldorena aldi berean itxi zituzten.

Donostiako Udalak, lege hori onartu ondoren, atzeraeraginez erabaki zuen Igeldori udalerri izatea ez ematea. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundia da erabaki hori hartu behar duena. 1998an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eta 2003an Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zioten Itxas Aurreri, legeak ezin direlako atzeraeraginez ezarri. 2008an alkate auzo bat osatzeko eskaera aztertu zuen Udalak, eta oraindik ere sortu gabe dago. 2013an kontsulta egingo dela iragarri zuen uztailaren 15ean Gipuzkoako Foru Aldundiak.[5]

2013ko azaroaren 10ean galdeketa egin zen, berau debekatzeko saiakerak egon baziren ere Carlos Urquijoren aldetik. Parte-hartzea %72,1ekoa izan zen.[6] Emaitzak honakoak izan ziren:[2]

  • Parte-hartzaileak: 637 (%72,1)
    • baiezkoak 391 (%61,8)
    • ezezkoak 234 (%36,73)
    • zuriak 10 (%1,57)
    • baliogabeak 2 (%0,31)

2013ko abenduaren 18an Foru Aldundiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako 2013ko abenduaren 17ko 46/2013 Foru Dekretuaren arabera Igeldo Donostiatik banandu zen.[7] 2014ko abenduaren 1ean, udaleko oposizioari igeldotarren erabakia errespetatu eta helegitea kentzeko eskatu zion Martin Garitanok.[8] Desanexio prozesua kautelarki geldiarazi zuen EAEko Auzitegi Gorenak.[2] Azkenean, 2016ko urtarilaren 27an, auzitegi honek desanexio prozesua behin betiko bertan behera uztea erabaki zuen.[9]

Monumentuak

Kaleak, plazak eta bideak

  • Agiti bidea
  • Aita Orkolaga pasealekua
  • Amezti kalea
  • Arritxulo bidea
  • Buztinzuri bidea
  • Etumeko bidea
  • Gudamendiko bidea
  • Igara bidea
  • Igeldoko plaza
  • Itsasalde kalea
  • Pillotegi bidea
  • Pokopandegi bidea
  • Txalin bidea
  • Tximistarri bidea

Kultura

Jaiak

Igeldoko jaiak, sanpedroak, ekainaren 29aren inguruan ospatzen dira. Ttonttorro astoa da jaietako panpina-maskota.

Euskara

Beterriko euskaran hitz egiten da Igeldon, erdialdeko euskalkiaren aldaera dena.

Igeldotar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.