Igelak (filma)
Igelak 2016an Patxo Telleriak zuzendutako euskal filma da.[1][2]
Igelak (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Igelak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Patxo Telleria |
Gidoigilea(k) | Patxo Telleria |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Iñaki Salvador |
Argazki-zuzendaria | Aitor Mantxola |
igelak.com | |
Gidoiaren oinarri bat Esopo greziarraren Eskorpioia eta igela fabula da. Pelikulako "Igelak’, kasu honetan, galtzaileak dira: kaleratuak, etxegabetuak… Haiekin identifikatu zen Telleria zuzendaria, eta haiengan jarri zuen begia.[3]
Musika ukituak dituen euskal komedia da filma. Musikari ezagunen parte-hartzea izango zuen filmak: Ainhoa Arteta sopranoa, Xabi Solano (Esne Beltza), Doctor Deseo, Natxo de Felipe (Oskorri), Gose, Oreka TX eta Gatibu.[4] Filmean parte hartzeaz gain, filmerako kantua sortu zuen Gatibuk. Musikaren garrantzia oso nabarmena da filmean, eta Telleriak oso gauza kalekoa egin nahi zuenez., musikariak ere kalean jarri zituen, jotzen edo kantuan.[5]
Abra Proden ekoizpen honek 2 milioi €-ko aurrekontua izan zuen[6] eta Filmax eta Barton Filmsek banatu zuten.
Patxo Telleriaren hirugarren film luzea izan zen. Aurreko biak Aitor Mazo aktore eta zinema- zuzendariarekin elkarlanean filmatu zituen: Hodeiak pintatzeko makina // La máquina de pintar nubes (2009) eta Bypass (2012). Soinujolearen semea (2018) filmeko gidoilaria izan zen Bernardo Atxagaren eleberriaren moldatuta. Gainera, 2005ean, Gabriel Arestiri buruzko 54 minutuko film dokumental bat zuzendu zuen.[4]
Bilboko Errekaldeberri auzoko Kukutza gaztetxea eta Donostiako Arteleku erreferenteak izan ziren filmean azaltzen den gune autogestionatua sortzeko.[5]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.
Aktoreak
- Gorka Otxoa: Pello
- Miren Gaztañaga: Sara
- Mikel Losada: Raul
- Maria Cruickshank: Ainara
- Gurutze Beitia: Mertxe
- Josean Bengoetxea: Pako
- Iñaki Rikarte: Uribe
- Eneko Arcas: Igeletxe familiakoa
- Asier Hernandez: Ander
- Itziar Atienza: Leire
- Elena Irureta: erizaina
- Itziar Ituño
- Ramon Agirre
- Nerea Mazo
- Javier Tolosa
- Javier González de Alaiza
- Estibaliz Curiel
- Itziar Sanchez
- Anaut Patterson
- Vega Iguaran
Erreferentziak
- «Patxo Telleria lleva el drama de los desahuciados a su película 'Igelak'» Diario Vasco 2015/11/23.
- «'Igelak': has daiteke zerotik?» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-23 (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- Nieto, Ruben. (2015-12-22). «Patxo Telleriak amaitu du «Igelak», komedia berriaren filmaketa» GARA (Baigorri Argitaletxea) (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- Zabala, Juan Luis. «Musikatan blaitutako komedia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- Erostarbe, Gorka. ««Gidoiak idazten sentitzen naiz askeen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- «‘Igelak’, de Patxo Telleria, se estrenará en el Zinemaldia» Deia 2016/08/30.