Igantzi
Igantzi[3] ([iɣants̻i]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortziri eskualdekoa. Hiriburu Iruñetik 70,5 kilometrora dago, eta 625 biztanle zituzten 2014. urtean. Udalerri euskalduna da.
Igantzi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Igantzi udalerriaren herrigunea. | |||||||||||
| |||||||||||
![]() | |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Lurraldea | ![]() | ||||||||||
Merindadea | ![]() | ||||||||||
Eskualdea | Bortziriak | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | ![]() | ||||||||||
Erkidegoa | ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Lourdes Ibarluzea Irureta (Herri Taldea) | ||||||||||
Posta kodea | 31.790 | ||||||||||
INE kodea | 31259 | ||||||||||
Herritarra | igantziar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°13′32″N 1°41′57″W | ||||||||||
Azalera | 16,63 km² | ||||||||||
Garaiera | 205 metro | ||||||||||
Distantzia | 70 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 572 (2023: ![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 34,4 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 26,75 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 67,67 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 68,83 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 6,97 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 90,90 (2018: ![]() | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.igantzi.org |
Izena
Etimologia zaileko izena da Igantzi[4]. Artxiboetako forma zaharrena Eançi da eta 17. mendetik aurrera egun gaztelaniazko forma den Yanci edo Yanzi formak dokumentatu ziren.
Yanci gaztelaniazko deituraren euskaratze bat da Iantzi, Julian Iantzi aurkezlearen izenean ikus dezakeguna.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Igantzi Iruñeko merindadeko udalerria da, eta horren iparraldean dago. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da, eta behin Berrizaunera helduta, Igantziranzko errepidea (NA-4020) bi kilometroz jarraitu.
Igantzik Lesakarekin egiten du muga iparraldean, Etxalarrekin ekialdean, eta Arantzarekin mendebaldean.
Historia
Igantzi nahiko berandu garatu zen udalerri moduan eta herriari buruzko historiako lehen aipamena 1461. urtekoa da. Herria, jaurerria zen eta erregeari zergak ordaindu beharra zeukan. Horrela, 1494ko apirilaren 21ean, Joan III.a Albreteko erregeak, herriak alkatea eta almirantea izatea onartu zuen. Horrela, herriak hiru ordezkari proposatzeko eskubidea zeukan, eta erregeak hiru pertsona haietatik bat aukeratzen zuen alkate gisa. Alkateak, justizia administratzen zuen, ohitura eta foruen arabera, eta honek harturiko erabakiak almiranteak betearazten zituen.
Filipe V.a Espainiakoak eta haren emazteak Igantzin hartu zuten ostatu 1719an, beren soldaduekin batera. Gertakari haren oroigarri, inskripzioa jarri zen herriko udaletxean. 1914an Jose Maria Usanditzaga donostiar musikaria, La Llama izeneko opera idazteko, Igantziko pilotalekuaren ondoko etxe batean bizi izan zen denboraldi batez.
Demografia
Igantziko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).[5]
Politika
Udal hauteskundeak
2007an EAJ alderdiko Iñaki Goienetxe Zubieta aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta hortaz gehiengo osoa; beste laurak EArentzat izan ziren. Baliogabeko botoak 41 izan ziren (emandako guztien %10,79) eta 35 boto zuri izan ziren (botoen %10,32). Abstentzioa %26,64koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
EAJ | 347 | 5 |
EA | 211 | 4 |
2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Herri Taldea. 322 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (María Lourdes Ibarluzea Irureta) erdietsi zituen.
Udaletxea
- HELBIDEA: Karrika Nagusia, 14 2. solairua
Azpiegitura eta garraioak
![](../I/Igantzi_Nafarroa_etxeak.jpg.webp)
La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
Euskara
Oso herri euskalduna da; igantzitarren %87,11k hitz egiten du euskaraz. Nafarrera hitz egiten da Igantzin[9], zehazki, Bortzirietako hizkera[10].
UEMAko kidea
Igantzi herria UEMAko kide da. Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Dima.[11]
Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [12]
Bestak eta ospakizunak
Igantziko bestak irailaren 29an ospatzen dira, San Migeletan.
Ondasun nabarmenak
![](../I/San_Migel_Goiangeruaren_eliza_Igantzi_2009.JPG.webp)
San Migel Arkanjeluaren eliza, estilo gotiko berantiarrean eraikia. XVIII. mendean zehar, elizaren jatorrizko itxurari alboetako besoak gehitu zitzaizkion. Parrokiako erretaula XVII. mendekoa da, eta elizak berez dorrerik ez zuen arren, gaur egungoa 1940. urtean eraiki zen.
Errukietako Ama Birjinaren baseliza, XVI. mendeko eraikina da, Piedadeko gainean kokatua, Lesakarantz doan errepidean. XX. mendean, zaharberritze sakonaren ondoren, kanpandorre txiki bat eraiki zen. Harrizko fatxadan, 1554. urtea ageri da grabaturik. Ama birjinaren omenezko eguna irailean ospatzen da.
![](../I/Igantziko_San_Juan_Xar_2011-4-27.JPG.webp)
Interes turistiko handieneko tokia San Juan Xar da, parke naturala bertatik Latsa erreka pasatzen da eta bertan leize batean kapera du, bertan urtean zehar meza batzuk ematen dira. Hortxe hazten da zuhaitz mota bat Iberiar penintsulan beste inon berez hazten ez dena: xarma (Carpinus betulus).
Igantziar ospetsuak
- Paulo Iantzi (1882 - 1962) bertsolaria. Bere semea (Pepito Iantzi), “Los Xey” talde famatuko partaidea izan zena.
- Beñat Txoperena (1991), txirrindularia
- Juan José Txoperena (1946), Txoperena I. pilotaria
- Miguel Ángel Txoperena (1952), Txoperena II.a pilotaria
- Mikel Txoperena (1962), Txoperena III.a pilotaria
- Oskar Txoperena (?), Txoperena IV.a pilotaria
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Belasko, Mikel. (2010). Igantzi. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- «Herri haundiak goiti eta ttikiak beheiti» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
- «Juankar Unanua berriz Igantziko alkate izateko aurkeztuko da» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
- «Etxeberria Telletxea, Maritxu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- «Igantzi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- «Bortzirietakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
- «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
- «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Igantziko udalaren webgunea.
- Ttipi-ttapa, eskualdeko hedabide euskarazkoa]
- Igantziri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Igantziko Agustin Antxordoki saskigilearekin 1999an egindako elkarrizketa.