Igande Odoltsua (1920)

Igande Odoltsua (ingelesez: Bloody Sunday) Irlandako Errepublikako historian eztabaida handiak sortu zituen gertakariari deitzeko izengoitia da. Gertakari honetako aurreneko ekintza, 1920an futbol gaeliko partida batean Dublingo Croke Park zeuden ikusle eta jokalarien aurkako sarraskia izan zen.

Igande Odoltsua
Motasarraski
Data1920ko azaroaren 21a
KokalekuCroke Park
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak14
Pertsona zaurituak65

Aurrekariak

1920ko azaroaren 21ean The Cairo Gang taldeko kide gehienak

Igande Odoltsuaren jatorria Irlandar Independentzia Gerra izan zen (1919-1921). Ondoren etorri zen Irlandako Errepublikaren independentzia eta bere legebiltzarra edo Dáil Éireann.

Irlandako Errepublikaren indar armatua, lehengo Irish Republican Army edo Irlandako Armada Errepublikarra, irlandar separatismoarekin bukatu nahi zutela-eta, britainiar poliziaren (Royal Irish Constabulary, RIC), erakunde laguntzaile eta Britainiar Armadaren aurkako gerrila gerran hasi zen.

Gobernu britainiarrak bere indar paramilitar propioak formatu zituen, Black and Tans eta Auxiliary Division (Auxiliaries edo Auxies) delakoak. Talde hauen jokaera oso entzuna izan zen, bortitza eta biolentoa baitzen oso, eta ez IRAko kide ziren susmagarriekin edo presoekin bakarrik, irlandar guztiekin baizik. Auxiliary Division hau izan zen Igande Odoltsuan gertatutako sarraskiaren egilea.

Igande Odoltsua

1920ko azaroaren 21ean, irlandar Ogasun ministroa eta Irlandar Anaitasun Errepublikarraren buru zen Michael Collinsek Britainiar Inteligentzia Zerbitzuko The Cairo Gang deituriko 18 goi agintariak erailtzeko agindua eman zuen, irlandar erakunde nazionalistetan infiltratu eta gaiztotzeko helburua zutelako.

Egunsentian hil ziren Collinsen eskuadroiaren esku. Izan zen etxean harrapatu zuena, familiaren aurrean. Izan ziren jazarri eta alde egiten ari zirenean hil zituztenak. Eraso latza izan zen Irlandako Inteligentzia Britainiarrarentzat eta, biziraun zutenak alde egin zuten handik.

Egun horretan, geroago, Dublingo futbol gaeliko taldeak Tipperary futbol taldearen aurka partida bat jotzea aurreikusia zegoen[1]. Croke Parken izango zen, GAA-ko (Gaelic Athletic Association o Asociación Atlética Gaélica) futbol estadiorik handiena. Britainiar partaide haietako baten esanetan, txanpona bota omen zuten airera, Croke Parkeko sarraskia burutu ala Dublingo Sackville kalea sakeatzera joan (oraingo O'Connell kalea).

Hilketa haiek Dublinen egonezin orokorra sustatu bazuten ere, bizitza aurrera zihoan eta herria gerraz nazkatuta zegoen. Testuinguru honetan, 10.000 inguru ikusle joan zen Croke Parkera, partida ikustera. Hastear zegoen lehia eta abioi batek zeharkatu zuen estadio gaina. Pilotuaren kabinatik sugar gorria atera zen eta auxiek zelaia inbaditu zuten. Orma gainean zegoen ofizial batek, errebolberra disparatu zuen; zelaitik jendeari egin zioten tiro eta sarreratik ere ametralladorea geratu gabe ari zen. Jendea alde egiten saiatu zen. Bi futbol jokalari, Michel Hogan y Jim Egan, tiroz erori ziren; Hogan zauri haien ondorioz hilko zen. 14 pertsona hil ziren eta 65 zauritu.

Eroritakoen artean zegoen Jeanni Boyle, bere emaztegaiarekin batera partidara joan zen eta 5 egun barru ezkontzekotan zen. John Scott ere hantxe zen, 14 urteko gaztea. Gorputzak hainbeste zauri zituen, baionetaz egin ote ziren ustean egon zirela. Biktima gazteenek 10 eta 11 urte zituzten[2].

Auxien ekintzak hauek edo Black and Tans taldekoenak ez ziren ofizialki autorizatuak izan eta Dublingo gazteluko aginte britainiarrak larrituta hartu zituzten. Koroaren indarren jokaera justifikatu nahian, horrelako buletina bidali zuten prentsara.

« Jendetza handia etorri zen larunbatean Dublinera, Tipperary-Dublin partida ikusteko aitzakiaz. Baina benetako arrazoia goiz hartan gertatutako krudelkeria izan zen. Larunbatean pistolero haiek Croke Parken zeudela jakinaren gainean, Koroaren indarrak joan behar izan zuten zelaia hartzera. Hasierako ideia ofizial bat zelai erdian jarri eta, megafoniaz, asasinoei pauso bat aurrera emateko agintzea zen. Baina armadaren zati bat aurreratu eginz en eta tiro egin zuten abisu emateko asmoz. Izuak estanpida itzela eragin zuen eta hortxe gertatu ziren heriotza tamalgarri haiek.[2]  »

Ondorioak

Dublingo gazteluko bolondresak gogoratzeko plaka

Auxien eta Black and Tans taldeek Independentzia Gerran izandako jokabideak irlandar herria britainiar koroarekin aurrez aurre jarri zuen. Erregeak eta hainbat politiko britainiarrek garbi adierazi zuten jokabide haiekiko desadostasuna, baina gizon, emakume eta haurrak taldean hiltze hura ospetsu egin zen nazioartean eta britainiarrek sinesgarritasuna galdu zuten. Éamon de Valerak gidatutako gobernu errepublikarraren aldeko indarrak hazi egin ziren.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.