Ifigenia
Ifigenia[1] (antzinako grezieraz: Ίφιγένεια, Iphigeneia), Greziako mitologiaren arabera, Agamenon eta Klitemnestraren alaba. Artemisarengan sortutako haserrea baretzeko, kontrako haizeek ez baitzieten greziarrei Troiara abiatzen uzten, Kalkas aztiak Agamenonek bere alaba sakrifikatu behar zuela adierazi zuen. Elezaharrak ez datoz bat Ifigeniaren heriotzaz. Bertsioetako batean, Agamenonek jainkosaren nahia betetzea onartu zuen, baina Artemisak, errukiturik, orein bat ezarri zuen Ifigeniaren ordez. Euripidesek, Racinek eta Goethek erabili dute, besteak beste, Ifigeniaren gaia beren antzerki lanetan.
Ifigenia | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Ifianasa |
Familia | |
Aita | Agamemnon eta Teseo |
Ama | Klitemnestra eta Helena Troiakoa |
Anai-arrebak | Krisotemis, Elektra, Orestes, Laodice (en) eta Ifianasa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.