Iffland eraztuna

Iffland eraztuna (alemanez: Iffland-Ring) August Wilhelm Iffland alemaniar aktore, antzerki zuzendari eta antzerkigilearen irudia daraman eraztun bat da, honek Friedrich von Schillerren "Lapurrak" (Die Räuber) antzerkilana Mannheimeko Antzoki Nazionalan antzeztu zuen.

Iffland eraztunaren jabeak bere iritziz garaiko alemanezko aktore onena denari oinordekotzan pasatu ohi dio. Salbuespena 1954an jazo zen, Werner Krauß aktoreak eraztuna bere aurrekaria zen Albert Bassermannen borondatez jaso ez zuenean, aktore batzorde baten eskuetatik baizik. Arrazoia aurretik Bassermannek jada hiru ondorengo aukeratu izanan datza, baina hiruak ere bere aurretik hil zirenez, laugarren ondorengo bat izendatzeko beldur zen, hautagai hura ere hilko zelakoan.

1954tik aurrera eraztuna Austriako estatuaren jabetzakoa da. 1978an Austriako gobernuak alemanezko emakumezko aktore onenarentzako Alma-Seidler-Ring eraztuna sortu zuen, gizonezkoenaren parekidea, Vienako Burgtheater antzerkiko Alma Seidler aktorearen omenez, 1977an zendua. Bruno Ganz suitzar aktorea hurrengoa izan zen hura eramatean. Gaur egun eraztuna Jens Harzer alemaniar aktoreak darama.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.