Iesso

Iesso erromatar hiri txikia izan zen. Gaur egun, Guissona udalerria dagoen tokian zegoen eta Ieso herrixka iberiarra (iberieraz ieso) ordezkatu zuen. Ptolomeo eta Plinio Zaharraren lanetan agertu zen eta, haien esanetan, lazetaniarren eremuan zegoen.

Iesso
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
ProbintziaLleidako probintzia
Eremu funtzionalaPonent
EskualdeaSegarra
Kataluniako udalerriaGuissona
Koordenatuak41°47′16″N 1°17′24″E
Map
Altitudea490 m, itsas mailaren gainetik
Ondarea
BCIN2026-ZA
BICRI-55-0000487

    Hasiera batean, eskualdeko iberiarrek erresistentzia eskaini zioten erromatarren okupazioari, baina k.a. 195. urtean Katonen armadak lurraldea konkistatu zuen.[1]

    Iesso k.a. 100 inguruan sortu zen, Guissonako lautadako baliabide naturalak aprobetxatuz: Sió eta Llobregós ibaiei esker, uraren presentzia ugaria, eta inguruko lurren nekazaritza-ustiapenerako oso egokia zen lurra.

    Erromatar hiria izan zen, 2,5 eta 3 metroko zabalerako harresi batez babestua, eta, egun, haren zati bat eta defentsa-dorre bat kontserbatzen dira.

    Erreferentziak

    1. Patronat d'Arqueologia de Guissona. (2006). IESSO Guissona. La descoberta d'una ciutat romana a ponent. , 86 or..

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.