Idurre Bideguren
Idurre Bideguren Gabantxo (Bermeo, Bizkaia, 1979ko uztailaren 26a) bizkaitar politikaria da.
Idurre Bideguren | |||||
---|---|---|---|---|---|
2019ko maiatzaren 30a - 2023ko maiatzaren 29a Barrutia: Euskal Autonomia Erkidegoa
2011 - 2019ko ekainaren 15a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Idurre Bideguren Gabantxo | ||||
Jaiotza | Bermeo, 1979ko uztailaren 26a (44 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Lantokia(k) | Bermeo | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna Euskal Herria Bildu |
Ibilbidea
Euskal Herria Bildu koalizioaren baitako Eusko Alkartasuna alderdiko politikaria da. Ekonomian lizentziatua da. Bermeoko Udalak historian izan duen lehen emakume alkatea izan zen.
2011ra arte Bermeoko Udaleko Ongizate, Pertsonal eta Komertzio gaietarako zinegotzia izan zen. DEMA Enpresa Garapena erakunde publikoan enpresak sortzeko aholkulari lanetan ere jardun zuen.
2011tik Bermeoko Udaleko alkatea zan zen 2019ra bitarte. 2011ko udal hauteskundeetan boto gehien lortu zuen hautagaitza izan zen berea, botoen %47.82 lortu baitzuen. Udal gobernua Bilduko 9 zinegotziekin eta EAJko 8 zinegotzirekin osatu zen.
Bi legegintzalditan jarraian hautatua izan zen, izan ere, 2015ean berriro hautatu zutelako alkate.[2]
2019tik EHBildutik Espainiako senatuan senataria da.[3]
Erreferentziak
- «Leintz Gatzagako gatz museoa» www.gatzmuseoa.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-06).
- «Idurre Bideguren alkate berriari zorionak eman dizkio Bermeok» Bermeo 2011-06-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- Berria. «Idurre Bideguren senatari autonomiko aukeratu du Eusko Legebiltzarrak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
Kanpo estekak
- «Gatzaga-Bermeo mendi martxa ederra egin dute - Leintz gatzaga» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-29.
- Idurre Bideguren. Bermeoko udalak EITB.eus gunean zuen blogean.